Eguraldia lagun izan dute ondarrutarrek Andra Mari Egunean
Leokadiren jaitsierarekin batera hasi zituzten ofizialki jaiak atzo [abuztuak 14] ondarrutarrek. Gaurkoan, Artelanen erraldoiak eta buruhandiak aterako dira kalez kale eta gauean su artifizialak egongo dira Arrigorri hondartzan.
Andra Mari Eguna [abuztuak 15] gaurkoa, berezia ondarrutarrentzat. Egunero bezala, herriko txistulariak goizean goizetik aritu dira kalez kale, Ondarroako txoko guztiak girotzen. Umeek ere, beraien txokoa izan dute gaurkoan 12:00etatik 13:00etara eta baita arratsaldean ere, 17:30etik 20:00etara. Eguraldia dela eta Itsasaurre Plazatik Zaldupe Eskolako jolastokira lekualdatu dute. Urtero legez, 12:45ean herriari zuzendutako aurreskua egin dute dantzalariek eta bertan egon dira baita udal ordezkariak.Â
Aurreskuaren ostean, Mutrikuko Musika Bandaren txanda izan da eta txalo zaparradaz beteta hartu dituzte Itsasaurre Plazan zeuden 300 bat lagunek. Ikusleek adi entzun dituzte musika bandaren abestiak eta gogoz txalotu dituzte musikariak. Kontzertuaren ondoren, herritar guztiak bazkaltzera joan dira, arratsalderako indarrak hartu eta jaiekin gozatzen jarraitzeko.Â
16:00etan eman diote hasiera Ondarroako Gaztetxeko kideek beraien egitarau propioari. Elegante Egune bezala izendatuta daukaten egun honetan Brunch elegantearekin batu dira denak gaztetxean. 18:00etan aitorpenak egiteko tartea hartu dute eta jarraian, karaokeari eman diote hasiera.Â
Bitartean, 17:30ean esku pilota partidak egon dira Ondarroako frontoian, Markina-Xemein Esku Pilota Taldearen eskutik. Adin guztietakoak egon dira, benjaminetatik hasi eta elitera arte.Â
19:00etan atera dira Artelanen erraldoiak eta buruhandiak Dunbots txarangarekin batera eta herriko haur guztiak beraien inguruan batu dira. 19:00etan Sukar erromeria hasiko da Kafeatzean eta 22:30ean herritarrei hainbeste gustatzen zaien momentua helduko da: SU artifizialak. Honen ondoren, egunari amaiera emateko, 23:00etan Itsasaurreko plazan dantza emanaldia eskainiko dute Dantzartek eta Gure Ametsa Dantza Taldeak.Â
[ARGAZKI GALERIA]