Historiako aro desberdinen erakusleiho bihurtu da Ondarroa Kuadrilla Egunean
Aro historikoa izan da mozorrotzeko gaia Ondarroako Kuadrillen Egunean. Gauean Play-backak egongo dira Musika Plazan, kontzertuak Itsasaurren eta erromeria Kafeatzean.
Kuadrilla Eguna dute gaurkoan [abuztuak 16] ondarrutarrek. Goizean goizetik hasi dira herritarrak marmitakoa prestatzen, 9:30ean batu dira Musika Plazan, Txosna Batzordeak antolatutako Marmitako Lehiaketarako, eta 10:00etan bildu dira Arranondo Kultur Elkarteak antolatutakoan Alamedan. 10 taldek parte hartu dute Musika Plazako lehiaketan eta 26 taldek, urtero legez, Alamedakoan. Bigarren honetan, Jon Andoni Irizar Zabaleta izan da irabazlea.Â
13:30ean Sakatu Elektrotxarangak girotu ditu herriko kaleak eta hauen atzetik joan dira herritarrak kalejiran, mozorro eta guzti. Aro historikoak izan da aurtengo gaia eta nahiko lan hartu dute herriko kuadrillek mozorroa prestatzeko orduan. 14;30ean Kafeatzean amaitu du bere ibilbidea elektrotxarangak eta bertan batu dira herriko kuadrillak, bazkaltzeko prest. Bestalde, Musika Plazakoek 15:00etan hasi dute bertso bazkaria, Haizea Telleria eta Garazi Navarro bertsoz-bertso zenbiltzan bitartean.Â
18:00etan herri kirolen txanda izan da eta erakustaldi “ederra” egin du Mutriku Sokatira Taldeak Ondarroako frontoian. Egunero legez, gaurko egunean ere, erromeria egon da Kafeatzean, 18:00etan hasi eta 22:30 arte. Alde Zaharra ere musikaz girotuko du Elepunto DJak eta Itsasaurren berriz, Dupla eta Raimundo El Canastero taldeak egongo dira. Eguna amaitzeko, Play-back lehiaketa egongo da Musika Plazan, 02:00etan, eta 03:00etan MJ Lumatzak igoko da txosnaguneko oholtzara.Â
Erasoen matxisten kontra. 19:00etatik 22:00 arte indarkeria matxistarik gabeko gunea egongo da Alde Zaharrean, Ondarroako Emakumeek Udal Berdintasun Kontseiluak jarrita. Horrez gain, eraso matxisten arreta zerbitzua martxan egongo da 20:00etatik 08:00 arte, telefono bidez eta aurrez aurre. Eraso bat jasan edo ikusiz gero, 688 772 772 telefonora deitu edo Etxelilara (Artibai 3) hurbiltzeko deia egin dute Ondarroako Udaletik.Â
Arrantzale Eguna. Biharkoa izango da Ondarroako Andra Mari jaien azkenengo eguna. Ez da planik faltako, goizean goizetik egitarau biribila antolatu baitute ondarrutarrek.Â
[ARGAZKI GALERIA]