Abuztuaren 24an eta 31n jokatuko da Udako Master Series Txapelketa, Lekeition
Gaur aurkeztu dute Jai Alai Udako Master Series Txapelketa. Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan izango da, abuztuaren 24an [zapatua] finalerdiak jokatuko dira eta abuztuaren 31n [zapatua] final handia.
Gaur aurkeztu dute Lekeition Udako Master Series Txapelketa eta bertan egon dira lehiaketako protagonista izango diren jokalariak, baita Gernika Grand Slameko irabazleak ere: Erkiaga eta Manci. Zapatuan [abuztuak 24] jokatuko dira finalerdiak eta abuztuaren 31n [zapatua] izango da final handia, Santi Brouard pilotalekuan. Lekeitioko herriak bigarren aldiz hartuko du aurten txapelketa.
Gernika Grand Slamean lortutako txapela estreinatzeko aukera izango dute oraingoan Erkiagak eta Mancik, txapelketa honetan ere elkarrekin jokatuko dute Ispasterreko aurrelariak eta Mutrikuko atzelariak eta helburu berdina dute: “Txapela lortzea”. Barandika-Zabala, Arbe-Ibarluzea eta Laduche-Del Rio izango dira gainerako bikoteak.
Zapatu honetan [abuztuak 24] 19:00etan hasiko dira finalerdiak, Laduche eta Del Riok Arbe eta Ibarluzearen aurka jokatuko dute lehenengo. Ondoren, Erkiagak eta Mancik Barandika eta Zabala izango dituzte aukari bezala. Abuztuaren 31n ere 19:00etan hasiko da lehia.
Etxean. Erkiagaren hitzetan “etxean bezala” jokatuko dute txapelketa eta publikoa “alde egongo den” esperantzagaz ekingo dio lehiaketari. Antolatzaileen arabera Ispasterko pilotaria urte “itzela” ari da egiten: “Jokatzen dituen ia txapelketa guztiak irabazi ditu eta bera izango da etxekoena”. Horrez gain, Manci mutrikuarra, barandika gernikarrak eta Barluea, Zabala eta Arbe markina-xemeindarrek ere “gertuko babesa” izango dutela nabarmendu dute. Sarrerei dagokionez, www.eramanjaialai.com webgunean daude eskuragarri.
EGUTEGIA
Abuztuak 24, zapatua, 19:00tan
- Laduche-Del Rio vs Arbe-Ibarluzea
- Erkiaga-Manci vs Barandika-Zabala
Abuztuak 31, zapatua, 19:00tan
- 1. partidua eta FINAL HANDIA