Indiano Eguna ospatuko dute zapatuan Lekeition, hirugarrenez
Egun guztiko egitarau biribilarekin dator aurten ere zapatuko [abuztuak 24] Indiano Eguna.
Lekeitioko Zaletxuak Elkartearen eskutik dator aurten ere Indiano Eguna, hirugarrenez. Egun guztiko egitaraua antolatu dute zapaturako [abuztuak 24], goizean goizetik hasi eta gauera arte iraungo du jai giroak: “Jendea animatzea da gure helburua, bakoitzak bere mozorroa soinean duela antolatu ditugun ekintzetan parte hartzea eta ondo pasatzea”. Horrez gain, Zaletxuak Elkarteko kideek migrazioaren gaian kontzientzia piztu nahi izan dute, “egun honegaz gogorarazi nahi izan dugu gu ere migratzaileak izan garela. Hortik sortu zen Indiano Eguna”.
Goizean Itxaropena Txistulariak taldekoak ibiliko dira Lekeitioko kaleak girotzen. 12:00etan Diasporako kontuak hitzaldia egongo da Kultur Etxean, Esther Kortaren eskutik. 20:00etan Eskolapean batuko dira eta 20:30ean Kantubira hasiko da. Eguna amaitzeko, Txirrist txaranga arduratuko da jai giroa sortzeaz.
EGITARAUA
- 10:30. Itxaropena Txistulariak kalez kale.
- 12:00. Hitzaldia kultur etxean: Diasporako kontuak, Esther Kortaren eskutik.
- 20:00. Eskolapean: Indiano topaketa eta photocall-a.
- 20:30. Kantubira.
- 22:00. Txirrist Txaranga kalez kale.