Erkiaga eta Mantzi, berriro ere gailurrean
Lekeitioko Jai Alai Udako Master Series Txapelketako finalerdiak irabazi ondoren, zapatuan [abuztuak 31] jokatuko dute final handia Erkiagak eta Mantzik, Laduche eta Del Rioren aurka.
Oraingoan ere ez dute hutsik egin; Lekeitio Master Serieseko finala jokatuko dute Erkiagak eta Mantzik. Zapatuan [abuztuak 24] burutu ziren finalerdiak Santi Brouard pilotalekuan, Arbe eta Ibarluzea markina-xemeindarrek Laduche eta Del Rioren aurka jokatu zuten lehen partida. Bigarrenean, Erkiaga eta Mantzi atera ziren kantxara, Barandika eta Zabalaren aurka aritzeko. Finala zapatuan [abuztuak 31] jokatuko da eta mutrikuarra eta ispastertarra Laduche eta Del Rioren aurka aritu beharko dira.
Arbe eta Ibarluzeak “ondo aprobetxatu” zituzten aukerak eta 8-2 aurreratu ziren markagailuan. Gutxinaka hasi ziren aurkariak partiduan sartzen eta 10-10 berdindu ostean, aurrea hartu eta 13-15 irabazi zuten seta Laduche eta Del Riok. Bigarren setean markina-xemeindarrak berriro ere markagailuan gailendu ziren, 13-10, baina bikote horiak berdindu ostean 14-15 punturekin amaitu zen partida, berriro ere, Laduche eta Del Riok irabazi zuten seta.
Bigarren partida berdinketagaz hasi arren, Erkiaga eta Mantzik irabazi zuten seta, 15-8ko markagailuarekin. Bigarren norgehiagokan azkar hartu zuen aurrea bikote marroiak eta bigarren seta 15-7 bukatu zuten, berriro ere Mantzi eta Erkiagaren esku gelditu zen partidua.
Zapatuko [abuztuak 31] finalerako prest daude, lehia estua izango da aurrean daukatena, Mantzi eta Erkiaga, Laduche eta Del Rioren aurka. Laduche izan baita azkenaldian kantxan Erkiaga gehien estutu duena.