Euriak ez ditu gelditu Murlako jaiak
Ibon Badiolak eskuratu du Duathloiko lehenengo saria eta Unax Gorostolak Txinga jaurtiketakoa.
Mezarekin batera eman diote hasiera Aulestiko Ibarrola auzoko Murlako jaiei. Goizean eguraldia lagun ez izan arren Duathloirako atertu du eta bederatzi parte hartzaileek, lurra labainkorra egon arren, lasterketa “ederra” egin dute. Ibon Badiola ondarrutarra izan da bizkorrena, 9 minutu eta 48 segundoko denboragaz eta Eñaut Lertxundi herrikideak jarraitu dio atzetik, 10 minutu eta 20 segundorekin. Honen atzetik, zazpi segundo aldeagaz helmugaratu da Janitz Bengoetxea aulestiarra, herritarren txalo zaparradarekin batera, hirugarren postua lortuz. Laugarren postuan gelditu da Mitxel Zenarruzabeitia, 10 minutu eta 42 segundoko denboragaz eta bosgarrenean Joseba Fernandez, 9 segundo beranduago.Â
Txinga jaurtiketarekin eman diote jarraipena eta guztira 14 lagunek hartu dute parte. Unax Gorostolak eskuratu du lehenengo saria, 12 metro eta 68 zentimetroko jaurtiketarekin. Atzetik, bigarren postua lortu du Aimar Malatsetxebarriak, 12 metro eta 7 zentimetrogaz. Abel Olea gelditu da hirugarren sailkapenean eta Asier Galdos laugarren. Oleak 11 metro eta 35 zentimetroko jaurtiketa egin du eta Galdosek 10 metro eta 78 zentimetrokoa. Xabi Malatsetxebarriak bosgarren postua lortu du, 10 metro eta 65 zentimetrogaz.Â
Arratsaldean jarraituko du festa giroak, mus txapelketarekin eta umeen jolasekin. Iluntzean pintxo potearekin batera Joxe Mendizabal musikariak girotuko du auzoa.Â
[ARGAZKI GALERIA]