San Antolin Egunarekin emango diete amaiera Milloiko jaiei
Barikuan [abuztuak 30] hasi zituzten jaiak Berriatuko Milloi auzoko bizilagunek eta gaur [irailak 2] emango diote amaiera.
San Antolin Eguna da gaur [irailak 2] Berriatuko Milloi auzoan eta hiru eguneko egitarauaren ostean, amaiera emango diote San Antolin jaiei, mus txapelketa eta umeen jolasekin. Goizean izan dute 19. txapel jaurtiketa, umeena eta nagusiena, eta giro “ederra” sortu da auzoan. Umeen txapel jaurtiketa Peru San Martinek irabazi du eta nagusiena Koldo Praderak. Gazteenak 13 metro eta 50 zentimetroko jaurtiketa egin du eta Praderak 15 metro eta 5 zentimetrokoa. Umeen txapelketan 15 lagunek hartu dute parte eta nagusien txapelketan 20 lagunek. Gaur, auzotarren egunean, 60 lagun inguru batu dira bazkarian.Â
Barikuan [abuztuak 30] eman zioten hasira jaiei. 27. mus txapelketa izan zuten auzotarrek eta 39 bikotek hartu zuten parte, Isidro eta Illo markina-xemeindarrak izan ziren txapeldunak. Ondoren, kontzertuan ordua heldu zen eta antolatzaileen arabera jende asko batu zen auzoan: “Herritik jende asko etorri zen, baita Ondarroatik ere. Kontzertuetako bi talde ondarrutarrak ziren eta bestea, Berriatukoa. Giro ederra egon zen”.Â
Zapatuan [abuztuak 31] atsedena hartu ostean domekan [irailak 1] eman zioten jarraipena jaiei eta 22. triatloi bereziak jendez bete zuen Milloi auzoa. Beñat Onaindiak eskuratu zuen korrikako saria, Alain Txurrukak bizikletakoa eta Unai Egiak motorrekoa. Ondoren, bertso saioagaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek: “Saio ederra eskaini ziguten Uxue Alberdik eta Nerea Ibarzabalek. Bazkarian 100 lagun batu ginen elkartean eta ondoren, bigarren bertso saioaren txanda izan zen”. Arratsaldean, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagaren erromeriak dantzan jarri zuen plaza trikitilariekin batera.Â
[ARGAZKI GALERIA]