2024/9/2

Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia 2023

Urriaren 12an ospatuko da Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia

Postuak ipintzeko epea zabaldu dute gaur [irailak 2] eta irailaren 10era arte egin ahal izango dira eskaerak, aurrez aurre edo posta elektroniko bitartez.

San Antolin Egunarekin emango diete amaiera Milloiko jaiei

Barikuan [abuztuak 30] hasi zituzten jaiak Berriatuko Milloi auzoko bizilagunek eta gaur [irailak 2] emango diote amaiera.

San Antolin jaietako 23. Tiragoma Txapelketa.

Goi-goitik ari dira ospatzen Lekeitioko San Antolin Eguna

23. Tiragoma Txapelketan 50 lagunek parte hartu dute. Umeetan Ander Martinez, Lea-Artibai mailan Tomas Serrano eta Munduko Txapelketan Emilio Gil izan dira irabazleak. Herriko agintariek, berriz, tradiziozko prozesioa egin dute, udaletxetik elizako atariraino.

ihart eta arai munduko txapeldun

Lea-Artibai eta Mutriku zesta-puntaren munduko erreferente

Iruñeak hartu du azken egunotan 22 urte azpiko Munduko Pilota Txapelketa, eta zesta-puntan urrezko bi domina eta zilarrezko beste bat eskualdera etorri dira.

Lekeitioko Masters Serieseko podiuma

Erkiaga eta Manci, Lekeition txapeldun

Zapatuan [abuztuak 31] jokatu zuten finala Ladutxe eta Del Rioren aurka. Aurretik, emakumeen desafioa jokatu zuten eskualdeko puntistek.

ipurbeltz antzerkia

'Ipurbeltz' antzezlana aurkeztuko dute Markina-Xemeinen

Zapatuan [irailak 7] 18:30ean antzeztuko dute, Arkupe aurrean. Euria egingo balu, Plazaberripean egingo dute emanaldia.

Gehiago