Urriaren 12an ospatuko da Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia
Postuak ipintzeko epea zabaldu dute gaur [irailak 2] eta irailaren 10era arte egin ahal izango dira eskaerak, aurrez aurre edo posta elektroniko bitartez.
Tradizio bihurtu da jada askorentzat Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia, eta aurtengoan urriaren 12an ospatuko dute. Gaur [irailak 2] zabaldu dute postuak ipintzeko eskerak egiteko epea. Ekoizle, artisau nahiz txosnak ipini nahi dituztenek irailaren 10era arteko epea edukiko dute eskaera egiteko. Animaliak ipini nahi dituztenek, berriz, irailaren 5era arte edukiko dute eskaera aurkezteko aukera.
Azken urteen antzera, aurtengoan ere eskaerak aurkezteko bi bide zabaldu dituzte antolatzaileek: aurrez-aurre eta helbide elektroniko bitartez. Eskaera aurrez-aurre aurkeztu nahi dutenek Lea-Artibaiko Landagarapen bulegora eroan beharko dute (Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunea, Xemein etorbidea 12, beheko solairua. Markina-Xemein) 08:00etatik 14:00era bitartean. Helbide elektronikoz egin nahi dutenek berriz, landagarapena@leartibaifundazioa.eus helbidea idatzi beharko dute. Biak ala biek, eskaera orria eta dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte.