Mugikorra erabiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko dute Markina-Xemeinen
Bizkaiko Foru Aldundiak herriko nagusientzako eskainiko duen doako ikastaroa izango da. Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da.
Mugikorra erabiltzen ikasteko doako ikastaroa eskainiko du Bizkaiko Foru Aldundiak Markina-Xemeinen. Herriko nagusientzako prestakuntza saioak izango dira, eta guztira lau tailer emango dituzte.
Tailerrera joaten direnek mugikorra erabiltzen ikasteaz gain, egunerokotasunean erabilpena ematen ikasiko dute. Hala, WhatsApp-a erabiltzen ikasiko dute, eta baita webguneetan, posta elektronikoan eta interneten segurtasunez ibiltzen ere. Era berean, egunerokotasunean “oso erabilgarriak” izan daitezkeen aplikazioak erabiltzen ere ikasiko dute.
Euskaraz urriaren 15ean, 22an, eta 29an eta azaroaren 5ean emango dute tailerra, eta gaztelaniaz, aldiz, irailaren 18an eta 25ean eta urriaren 2an eta 9an. Denak ala denak 11:00etatik 13:0era izango dira, Markina-Xemeigno Uhagon Kulturguneko batzar gelan. Izena emateko 94-426 88 44 telefono zenbakira deitu edo adiskidetza.digitala@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzi beharko da. Azaldu dutenez, gutxieneko partaide kopurua beharko da taldea osatu ahal izateko.