Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Uda agortzear da, baina ospakizuna ez

Andra Mari jaiak ospatuko dituzte asteburuan Lea-Artibaiko hainbat eta hainbat txokotan: Markina-Xemeingo Erdotzan, Gerrikaitzen eta Gizaburuagan. Gastronomia, kirola eta ohiturazko ekimenak dira nagusi herri eta auzoetako egitarauetan.

Alex Uriarte Atxikallende
Gizaburuaga,Markina-Xemein,Munitibar
2024/09/06

Badira amaieratik hasten diren istorioak. Uda bereak emateko puntuan dagoen arren, Lea-Artibaiko herri eta auzo ugaritan amaiera hori Andra Mari jaien ailegaeraren isla izan ohi da. Badira hamaikatxo motibo ospakizunerako; badira hamaikatxo motibo kalera ateratzeko. Ohitura da andramarietako jai egitarauetako mugarria: orain arte ederto funtzionatu izan duten egitasmoak, herritarrek begi onez ikusten dituztenak. Kirola, gastronomia edota mahai joko txapelketak dira jaietako epizentro han eta hemen. Edozelan ere, bada tarterik berritasunerako.

Lea-Artibain, Markina-Xemeingo Erdotza auzoan, Gizaburuagan eta Gerrikaitzen jantziko dute ospakizun soinekoa. Markina-xemeindarrek Andra Mari Egunean goizetik edukiko dute zertaz gozatu: txistulariek eta txaplieguek kalejiran emango diote ondoetorria jaiei; eguerdian, Zerutxu Dantza Taldeak hartuko du eguna girotzeko ardura. 

Gizaburuagan, herriguneaz gain, Oibar auzoak hartuko du andramarien ospakizuna

Gizaburuagan, “etxeko jaiak” ospatzeko prest daude: “Andramariak jai intimoak, herrikoiak eta alaiak dira”: Herriguneaz gain, Oibar auzoak hartuko du ospakizuna. Bihar [irailak 7], kanpai eta bolandera hotsekin emango diote hasiera jaiei, eta etzi denetarikoez gozatzeko aukera egongo da: Lea Ibarra-Motrollo pilota taldeko umeen eta nagusi mailako pilotarien partiduez, Etxebarria aita-semeen musikaz, Alain Zulaikaren magia ikuskizun ibiltariaz edo Dei talde mutrikuarraren kontzertuaz. Errezeta biribil baterako osagai guztiak dituzte, beraz. 

Astelehenean [irailak 9], Oibarko Egunean, txapel eta mus txapelketak edukiko dituzte. Eta, zelan ez, urteroko amaiera bereziagaz agurtuko dituzte andramariak: “Herriko neska eta emakume talde batek dantza ikuskizuna emango du, ohiko legez. Horregaz batera, txokolate janaldiagaz eta azken trakagaz amaituko ditugu jaiak”.

146 lagun, bazkaritarako.
Gerrikaitzen, Andra Mari jaiak, gauez barik, egunez ospatzearen aldeko hautua egin dute: “Lekeition ere jaiak izanik, ospakizuna egunez egitea bilatu dugu”. Aurtengo berritasuna play-back lehiaketarik egongo ez dela da. Izan ere, Gerrikaizko iazko jaietan “erantzun polita” eman ostean, Munitibarko San Pedro jaietara lekualdatu zuten.

Gerrikaizko tortilla txapelketarako beharrezko materiala norberak eroan beharko du; udalak mahaiak eta jesarlekuak ahalbidetuko ditu

Andramariei dagokienez, adin tarte jakin bati zuzenduko diete jai egun bakoitzeko programazioa: “Gaurkoa umeena izango da, Ross Dantza Eskolaren Diskodantza!-gaz. Ostean, tortilla txapelketa herrikoia egingo dugu; herrikoia diogu, parte hartzea sustatu gura baitugu, eta ez lehia. Aurkeztutako tortillak, gainera, denon artean jango ditugu, ostean”. Aurreratu dutenez, tortillak 21:00etarako prest egon beharko dira. Halaber, iragarri dute parte hartzaileek eroan beharko dutela kozinatzeko beharrezko guztia; udalak jesarlekuak eta mahaiak ipiniko ditu. Tortillez gain, Kantokoa elkartean bakailaoa ere dastatu ahalko da.

Domekan, IV. Harri Jasotze Txapelketa eta osteko kopaua edukiko dituzte

Biharkoa herritar guztien eguna izango da. Elizpean egingo dute herri bazkaria, eta aurreikuspenak “oso itxaropentsuak” dira: “146 herritarrek izena eman dute”. Arratsaldean, Kantokoa elkarteak denetariko txapelketak hartuko ditu: hala musekoa, nola briskakoa. Gaualdia, ostera, Joxpa erromeriagaz epelduko dute. Domekan, nagusienei merezi duten plaza emango diete: “Herri kirol saioak bere tokia du urtez urte egitarauan, eta aurten ere ez da gutxiagorako izango. IV. Harri Jasotze Txapelketa edukiko dugu eta, jarraian, kopaua”.

EGITARAUAK, HERRIZ HERRI

ERDOTZA (MARKINA-XEMEIN)

Etzi, Andra Mari eguna.

  • Goizetik. Kalejira, txistulariek eta txapliguek girotuta, Iderra Nagusitik Erdotzaraino.
  • 12:00. Meza.
  • 13:00. Zerutxu Dantza Taldearen emanaldia eta pintxo janaldia.

GERRIKAITZ (MUNITIBAR)

Gaur, barikua.

  • 19:00. Ross Dantza Eskolaren Diskodantza! emanaldia, plazan.
  • 21:00. Tortilla Txapelketa, plazan.

* Tortillak plazan eginda egon beharko dira, eta 21:00etan aurkeztu. Bakoitzak kozinatzeko beharrezko guztia eroan beharko du, mahaiak eta jesarlekuak izan ezik. Saria gazta bat izango da.

  • Ondoren. Tortilla janaldi herrikoia.
  • 21:00. Bakailao janaldia, Kantokoa elkartean.

Bihar, zapatua.

  • 12:30-14:30. Umeentzako jolasak, Bengolan.
  • 14:30. Herri bazkaria, elizpean.
  • 16:45. Briska Txapelketa, Kantokoa elkartean.

*Izen ematea 16:00etan izango da; 10 euro bikoteko.

  • 17:00. Mus Txapelketa, Kantokoa elkartean.

*Izen ematea 16:00etan izango da; 20 euro bikoteko.

  • 17:30. Herritarren arteko jolasak, plazan.
  • 20:30. Joxpa erromeriaren kontzertua, plazan.
  • Ondoren. Musika, txosnan.

Etzi, Andra Mari eguna.

  • 12:30. Gerrikaizko IV. Harri Jasotze Txapelketa.
  • Ostean. Kopaua.

GIZABURUAGA

Bihar, zapatua.

  • Iluntzean. Kanpai jotzea eta bolanderak.

Etzi, Andra Mari eguna.

  • 10:30. Meza.
  • 11:30. Lea Ibarra-Motrollo pilota taldeko ume eta gazteen partiduak (hiru partidu).
  • Ondoren. Nagusien esku pilota partidua: Olazabal-Ladis Galarza vs Okamika-Uriondo.
  • 12:00. Trikipoteoa: Etxebarria aita-semeak.
  • 14:30. Nagusien herri bazkaria.
  • 17:00. Briska Txapelketa.

* Izen ematea: 15 euro.

  • 18:00. Alain Zulaikaren magia ibiltari ikuskizuna.
  • 19:00. Tortilla Txapelketa.
  • 20:30. Dei talde mutrikuarraren kontzertua.

Irailak 9, astelehena, Oibarko Eguna.

  • 11:30. Meza, Oibarren.
  • Ondoren. Kopaua, Alaitz eta Maite trikitilariekin.
  • Jarraian. Txapel jaurtiketa.
  • 17:30. Mus Txapelketa (4 erregetara). Izen ematea: 15 euro.
  • 17:30. Umeentzako jolasak.
  • Ondoren. Herriko talde baten dantza ikuskizuna.
  • Amaitzeko. Txokolate janaldia eta azken traka.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.