2024/9/6

Imanol Lekerikabeaskoa, Unai Mijangod eta Lander Zatika 2024ko San Antolin jaietako Umeen Eguneko mastapuntako irabazleak.

Gustura ibili dira lekeitiarrak umeen mastapuntakoan

Umeen Eguna ospatzen ari dira gaur Lekeition, eta eguerdian mastapuntakoan ibili dira hainbat ume. Imanol Lekerikabeaskoa, Unai Mijangod eta Lander Zatika izan dira irabazleak.

Uda agortzear da, baina ospakizuna ez

Andra Mari jaiak ospatuko dituzte asteburuan Lea-Artibaiko hainbat eta hainbat txokotan: Markina-Xemeingo Erdotzan, Gerrikaitzen eta Gizaburuagan. Gastronomia, kirola eta ohiturazko ekimenak dira nagusi herri eta auzoetako egitarauetan.

Mutrikuko portua

Domekan ospatuko da Euskadiko Itsas motorren Txapelketa, Mutrikun

I. Endurance Mutriku eta Euskadiko Itsas Motorren Txapelketa egongo da etzi [irailak 8] Mutrikuko portuan.

Gehiago