Udako Merkatu Txikia eta Uraren Jaia, iraileko lehenengo zapatuan
Eguzkipean uretako jolasak egiteko aukera ederra daukate markina-xemeindar ume eta gaztetxoek. Aurtengo azken egunak geratzen zaizkien bainujantziak soinean dituztela agertu dira zelaira, Uraren Jaian ondo pasatzeko gogotsu, irribarretsu. 11:00etan elkartu dira, eta 14:00ak aldera arte iraungo du jaiak. Puzgarriak, ihinztagailuak, aparra… freskatzeko eta ondo pasatzeko dena daukate bertan.
Herriko hainbat merkatari ere kalera atera dira gaur [irailak 7]. 09:30ak aldera hasi, eta 14:30ak aldera egongo dira, Arkupe aurrean. Udako denboraldian saldu gabe geratu zaizkien arropak, oinetakoak eta osagarriak dituzte Udako Merkatu Txikian: soinekoak, prakak, kamisetak, alkondarak, zapatilak, sandaliak, lepokoak, pultserak, umeentzako jolasak… Askotarikoak daude salgai, eta eskaintza zabal horretan mauka asko eta asko.