Saturrarango Katetxea eraitsi dute
Ondarroatik Saturraranerako pasealekua itxita egongo da barikura [irailak 13] arte, baita GI-638 errepideko bidea bat ere, eraisketa lanak bukatu bitartean.
2022ko azaroan jakinarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Saturrarango Katetxea eraitsiko zutela, eraikina egoera desegokian zegoelako. Eraisketa lanekin maiatzaren 10ean hasi ziren arren astelehenean [irailak 9] bota zuten eraikina eta barikura [irailak 13] arte itxita egongo da Ondarroatik Saturraranera arteko pasealekua. Horrez gain, GI-638 errepideko bide bat itxita egongo da eraisketa lanak bukatu arte, eta zirkulazioa semaforo bidez bideratuko dute.
Maiatzean Aldunditik zehaztu bezala, behin obra lanak amaitu ondoren Ondarroatik Katetxera arteko oinezkoen bideari jarraipena emango diote, eta begiratoki bat egitea da asmoa. Oraindik ez dago zehaztuta zenbat denbora iraungo duen itxita errepideak, ezta ere noiz hasiko diren begiratokia egiten.