Alokabiden etxebizitza lagata duten markina-xemeindarrek %50eko deskontua edukiko dute Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan
Iaz sinatu zuten hitzarmena Markina-Xemeingo Udalak eta Alokabidek, herrian alokairu justuak sustatu eta etxebizitza eskaerari duintasunez erantzuteko asmoz. Hala, herriko etxebizitza hutsei erabilera soziala ematea zen helburua. Hori horrela, euren etxebizitza Alokabide Etxebizitza Hutsen Programan lagata duten eta Markina-Xemeinen erroldatuta daudenek %50eko deskontua eskuratuko dute Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ-IBI). Udalak jakinarazi du gutuna jasoko dutela etxebizitza horien jabeek.