Ondarroa AEk entrenatzaile taldea berritu du
Ondarroa Arraun Elkartetik adierazi dutenaren arabera, aurrerapausoak egin dituzte hurrengo urteari begira. Hain zuzen ere, Eneko Azkarate Alkortak eta Iñaki Errasti Uberak elkartean behar egiten jarraituko dute, taldearen traineru bietako entrenatzaile postuetan. Azkarate emakumezkoen eskifaiagaz lan egiten ariko da, eta Errasti, berriz, gizonezkoenagaz. Ondarroak AEk eskerrak eman dizkie biei ala biei, “arraun elkarteagaz daukaten lotura luzatzearren”; era berean, egiten duten “lan guztiagatik” ere eskerrak eman dizkiete Azkarateri eta Errastiri.