Portuko Ranpan Gorka Urbizu ikusteko sarrerak bost minututan agortu dira
Egunean bertan ez dira sarrera gehiago egongo.
Gorka Urbizu musikari estimatua da euskaldunen artean, eta argi utzi dute hori ondarrutarrek. Zapatuan [irailak 21] Ondarroako Portuko Ranpan emango du kontzertua, eta sarrerak salgai ipini eta minutu gutxitan agortu ziren. Atzo [irailak 18] ipini zituzten sarrerak salgai, hain zuzen ere.
Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, guztira 225 sarrera ipini zituzten salgai: “225 sarrera daude, eta gainontzekoak gonbidapenak dira. Bakoitzak bi sarrera erosi ditzakeenez, 113 lagun inguruk erosi dute sarrera”. Hala, izan zen sarrera barik gelditu zenik ere. Antolatzaileek jakinarazi dute egunean bertan ez dituztela sarrera gehiago salgai ipiniko.