Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Musika eta dantza nagusi Aulestiko Santa Eufemi jaietan

Irailaren 16an [domeka] hasi zituzten Santa Eufemiko jaiak aulestiarrek eta atzo [irailak 22] eman zieten amaiera. Amaiur Etxeandiak eta Xuban Muniozgurenek irabazi zuten 43. Ermita igoera.

Santa Eufemiko jaietan erromeriarekin dantzan. Argazkia: Karmele Goitiandia.
Garazi Burgoa Aldarondo
Aulesti
2024/09/23

Erromeria doinuek girotu zuten atzo [irailak 22] Aulestiko Santa Eufemiko zelaia jaietako azkenengo egunean. Musika eta dantza protagonista izanik, egun biribila igaro zuten aulestiarrek: “Oso ondo joan dira jaiak orokorrean eta espero genuena baino jende gehiago igo da Santa Eufemira. Atzo, eguraldi txarra zegoen iragarrita eta egitarauaren zati bat bertan behera uztekotan egon ginen, baina azkenean eguraldia portatu zen eta sekulako giroa eduki genuen”, aipatu dute antolatzaileek. 

Jai Bartzordeak eta Aulestiko Udalak antolatutako egitarauak aldaketa handirik izan ez arren, pandemia aurreko formatuagaz bueltatu dira aurten: “Gure helburua pandemia aurreko giroa berreskuratzea izan da. Eta esan genezake, lortu dugula. Zelai guztia dantzan ipini zuen Eingo erromeriak eta sekulako giroa sortu zen. Magikoa izan zen. Gainera, azken aldian aurrera eramaten ari garen Herri txikiak bizirik! dinamikari erreferentzia eginez eman zion amaiera kontzertuari”. 

Egun berezia izan zen atzokoa herritarrentzat, jendetza batzeaz gain, txapelketez jositako eguna izaten da eta. Hitzordu ukaezina bilakatu da urteroko Ermitarako igoera, eta aurten, 43.na izan da. Guztira 49 lagunek hartu dute parte; 10 emakumek eta 39 gizonezkok. “Urtez urte geroz eta jende gehiagok parte hartzen du lasterketan eta emakumezkoem kopuruak ere gora egin dute. Indarra hartzen doan igoera bat da”. Emakumezkoen artean, Amaiur Etxeandia zornotzarra gelditu zen lehen postuan, sei minutu eta zazpi segundoko denboragaz, bere atzetik, hamahiru segundoko aldeagaz Nahia Elezgarai berriatuarrak eskuratu zuen bigarren saria. Hirugarrena, Ane Rekalde larrabetzuarra izan zen, sei minutu eta hogeita bederatzi segundoko denboragaz. Gizonezkoen sailkapenean, Xuban Muniozguren markina-xemeindarra izan da lehenena, lau minutu eta bost segundoko denboragaz, bigarrena, Paul Ormaetxea muruetarra 4 minutu eta bederatzi segundoko denboragaz eta hirugarrena Julen Aranguena kortezubitarra, lau minutu eta hamabi segundogaz. Gaur gaurkoz inork ezin izan du Aranguenak 2005ean egindako denbora hobetu, eta gainera, 10. aldiz jantzi zuen txapela pasa den urteko 42. Ermita igoeran.

43. Ermita Igoera. Argazkia: Arrolape Mendi Kluba,

32. Irrintzi txapelketa izan zen eguneko beste lehiaketetako bat, eta nahiz eta parte hartzea pasa den urtekoa baino baxuagoa izan, ermita inguruak irrintziz berotu zituzten sei irrintzilariek. Bakarne Oñederrak eskuratu zuen lehenengo saria, Lorea Zarragoikoetxeak bigarrena eta Nerea Foruriak hirugarrena. Honen ostean, bola joko txapelketarekin eman zioten jarraipena egunari aulestiarrek eta ondoren, Bizkaiko 33. Hiru Txirlo bola joko txapelketaren ordua izan zen. Boni Plaza markina-xemeindarra izan zen garailea sailkapen orokorrari dagokionez, 46 txirlorekin. Sergi Rodriguezek eskuratu zuen bigarren postua 43 txirlorekin eta hirugarrena Sebas Aranzabalek 39 txirlorekin. Jon Aransolak Aranzabalen puntuazio berdina lortu zuen, laugarren postua lortuz. Emakumezkoei dagokienez, Isana Gorosabel izan zen irabazlea 22 txirlorekin eta Amaia Kortak lortu zuen bigarren postua 18 txirlorekin. Hirugarren postua Olatz Aranok eskuratu zuen, bigarrenaren puntuazio berdinagaz.  Gazteen kategorian, Luken Martino izan zen garaile, 31 txirlorekin.  Bikoteei dagokienez, Mateo Guenaga eta Boni Plaza izan ziren garaileak, 77 txirlorekin. Bigarren postua, Jabier Osoro eta Sebastian Aranzabalek eskuratu zuten, 78 txirlorekin eta hirugarrena berriz, Jose Angel Fernandez eta Jon Aransolok, 73 txirlorekin. Taldeetako kategorian, Jota Bota taldea izan zen garailea 153 txirlorekin. 

Argazkia: Bizkaiko Hiru txirlo.

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.