Galbaixotarren egunarekin batera amaitu dira Mutrikuko Galbaixo jaiak
Pasa den domekan [irailak 22] ospatu zuten mutrikuarrek Galbaixotarren eguna, Laja eta Lutxurdio trikitilariek auzoa girotzen zuten bitartean. 12:00etan mezarekin egunari hasiera eman, eta ondoren, Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldearen txanda izan zen. Arratsaldean, Julen Magoa igo zen oholtza gainera, bere magia ikuskizunarekin haur eta gazteak zur eta lur uzteko helburuagaz. 17:30ean IV. Bolo txapelketa jolastu zuten eta jarraian, egunari amaiera emateko, Ibiriko pottokak eta umeentzako txokolatada egon zen.