Markina-Xemeingo eta Etxebarriko jubilatuek ibilaldia egingo dute elkarrekin
Irailaren 30ean izango da ibilaldia; izena eman behar da irailaren 29rako.
Markina-Xemeingo eta Etxebarriko jubilatuek bat egingo dute datorren astelehenean [irailak 30]. Izan ere, ibilaldia egingo dute Markina-Xemeingo Beti Jai Elkarteak eta Etxebarriko Jubilatuen Elkarteak antolatuta. Hala, markina-xemeindarrak 16:30ean abiatuko dira Zelaitik, eta Antsotegi izango da bi herrien bilgunea; bertara, 17:00etarako helduko dira. Ostean, indarrak hartzeko aukera ere izango dute, Etxebarrin egingo dute kopautxoagaz.
Azaldu dutenez, ibilaldian edonork parte hartu dezake, baina aurretik izena eman behar da. Horretarako, bi bide zabaldu dituzte: Beti Jai Elkartean edo Etxebarriko Jubilatuen Elkartean. Irailaren 29a izango da izena emateko azken eguna.