Bigarren saioa ere “oso interaktiboa” izan da
Mankomunitateak antolatutako nahi gabeko bakardadearen inguruko bigarren solasaldia egin dute, Berriatuan.
Lea-Artibai Mankomunitateak nahi gabeko bakardadearen inguruko bi solasaldia antolatu ditu azken asteetan. Irailaren 19an egin zuten Etxebarrian eta hilaren 26an Berriatuan. Hain zuzen ere, bideo gelan 30 lagun inguru batu ziren eta saioa “oso interaktiboa izan zela esan dute. Horrez gain, antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartzaileak “gustura geratu ziren gaia planteatzeko eragaz”.