Markina-Xemeingo eta Etxebarriko jubilatuen ibilaldia "oso ondo" joan da
Markina-Xemeingo eta Etxebarriko jubilatuak elkartu egin ziren atzo [irailak 30], bien arteko ibilaldi batean. Zehazki, Markina-Xemeingo Beti Jai Elkarteko kideak Zelaitik atera ziren 16:30ean, eta Antsotegin elkartu ziren bi herrietako kideak. Hala, guztira 29 kide elkartu ziren bertan, eta gustura pasa zuten arratsaldea: “Oso ondo joan zen dena”. Antsotegin elkartu ostean, gainera, kopadutxoa egiteko aukera eduki zuten, Etxebarrian.