Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

'Geoaltxorraren bila’ jokoa prestatu du Geoparkeak

Geodibertsitatearen Nazioarteko Egunaren harira, urriaren 6tik 20ra egingo den lehiaketaren berri eman du Geoparkeak.

Ane Maruri Aransolo
Mutriku
2024/10/02

Geodibertsitatearen Nazioarteko Eguna (urriak 6) zabaltzeko asmoz, Geoaltxorraren bila izeneko lehaiaketa antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Izan ere, domekatik urriaren 20ra egingo den lehiaketaren bidez, Geoparkean dauden zortzi altxor geologikoak bertatik bertara eta modu ludikoan ezagutaraztea bilatu gura du Geoparkeak. Hala, horiek ezagutzera animatzen direnak ere saritu gura ditu..

Geologia Interesguneak (GIG) izenagaz ezagutzen dira, eta Euskal Kostaldeko Geoparkean egindako GIGen inbentarioen arabera, balio zientifiko handiko 65 gune daude bertan. Hala, aisialdia eta teknologia uztartzen dituen jokoak GIG inbertarioaren zortzi interesgunetan jarriko du arreta. “Horietara oinez iristea erraza da, baina ahalegin handiagoa eskatzen duten beste bi altxor ezagutzea ere proposatuko dugu, eta horiek sari potoloagoa izango dute”, azaldu dute antolatzaileek.

Hala, parte hartu gura dutenei zapata egokiak janzteko gomendioa luzatu diete, hurrengoak pausoak ondo jarraitzeko. Izan ere, urriaren 6tik 13ra bitartean, egunero, Geoparkearen sare sozialen bidez (Instagram, X, Facebook) koordenada bat argitaratuko dute, eta hori norbere gailuan sartu beharko da, bertara joateko. Han, Geodibertsitatearen Nazioarteko Eguna esaldiagaz identifikatutako QR kodea bilatu beharko dute –inguruko informazio panel edo seinaleetan egongo da–, eta hori erabiliz, puntuari buruzko fitxa zabaldu eta arretaz irakurri beharko dute parte hartzaileek. Fitxaren amaierako galderari erantzun eta antolatzaileekin harremanetan jartzeko jarraibideei kasu egin beharko diete segidan. 

Urriaren 20an amaituko da jokoa, eta irabazleen izenak jakinaraziko dituzte, hiru mailatan banatuta. Batetik, erantzun bat edo beste bidaltzen dutenen artean, Biodibertsitateari buruzko apunteak liburua zozketatuko dute; bestetik, jokoaren sei erantzunak bidaltzen dituztenen artean, liburu hori eta bi lagunentzako Geoparkeko bisita liburua zoketatuko dute; azkenik, zortzi erantzunak bidaltzen dituztenei, bi opari horiez gain, tokiko produktuen GeoGourmet saria zozketatuko dute.

Balio handiko lurraldea.
Hori guztia, domekako Geodibertsitatearen Nazioarteko Egunaren harira egin dute, lurraldearen aniztasun geologikoaren garrantzia agerian uzteko egunagatik, hain zuzen ere. Izan ere, egunaren garrantzia azpimarratu gura dute, geodibertsitateak erabat baldintzatzen dituelako lurraldeko historia eta kultura. Horrez gainera, diruz nekez kuantifikatu daitezkeen baliabideak eta zerbitzuak ematen dituela gehitu dute: “Erliebea, klima, harriak eta lurzoruak dira gure ekosistenek sorten dituzten prozesu biologikoen oinarria. Beraz, Geodibertsitateak biodibertsitateari eusten dio”.

Ondorioz, Geoparke bat balio geologiko handiko lurraldea da, zeinek toki garapeneko estrategiak garrantzia berezia ematen dion lurralde horretako ondare geologikoari. “Geoparkearen definizioak bere baitan hartzen du Geologia Interesguneen presentzia, eta horiek islatzen dute lurralde horretako ondare geologikoa”, gehitu dute. Zerrenda hori lurralde honen geologiaren erakusgarri dela diote, eta lekurik “berezienak eta bakanenak” hartzen ditu barne.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.