Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Naia Arantzamendiren 'Koaxi' filma Etxe Betea proiekturako hautatu dute

Ondarrutarrak ‘Koaxi’ filma lantzeko 'Gela bat norberarena' izeneko egoitza artistikoan egonaldia egingo du. Emakume zinemagileei bideratutako proiektuaren bosgarren edizioa da aurtengoa.

Argazkia: Etxe betea.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2024/10/02

Etxe Betea proiektuak antolatutako Gela bat norberarena izeneko egoitza artistikoan egonaldia egiteko hautatu dute Naia Arantzamendi ondarrutarra, euskarazko Koaxi proiekturekin. Bosgarren edizioa da honakoa, eta emakume zinemagileei bideratuta dago, ikuspuntu feminista batetik. Estibaliz Urresola bezalako zinemagileak igaro dira bertatik.

Gela bat norberarena 2017an sortutako proiektua da, Gariza Films ekoiztetxeak antolatutakoa, Basque Know Hox Fundazioak bultzatutakoa, eta BBK eta Eusko Jaurlaritzak babestutakoa.

Arantzamendik gela fisiko bat izango du bederatzi hilabetez, Bilboko eraikin esanguratsu batean, eta 5.000 euroko laguntza ekonomikoa. Ondarrutarrak egoitzarako aholkularia zein izango den proposatuko du eta Etxe Betea taldeko kideak arduratuko dira Arantzamendiren proiekturako egokiena lortzen. Gainera, egoitza artistikoaren barruan, parte hartzaileek akonpainamendu feminista bat izango dute. “Iazko edizioan hasi ziren bigarren beka ematen, orain arte, bakarra ematen baitzuten. Gaur egun, euskarazko proiektua egindako zinemagileari bideratutakoa, eta beste edozein hizkuntzatan egindakoari bideratuta ematen dute”, aipatu du Arantzamendik.

2024ko urritik 2025eko ekainera arte iraungo du egonaldiak, eta egoiliarra eta aholkularia hilean behin bilduko dira. Emakume zinemagileek proiektuak garatzeko aukera zabaltzea da helburua, eta hauen lana ikustaraztea.

Koaxi. Koaxi luze metraila da Naia Arantzamendiren lana, eta proiektu hori lantzen ibiliko da urritik ekainera bitartean egingo duen egonaldian. Herri arrantzaleekin lotura duen istorio bat kontatzen du lanak, 1979an kokatuta dagoena: “Nahiz eta nik istorioa Ondarroan irudikatu dezakedan, edozein herri txiki arrantzaletan kokatu daiteke. Arrantzaren sektorea gorengo puntuan zegoen garaian, lizentzien murrizketak ezarri zituzten, eta herrian ezinegona sortu zen, une nahasiak izan ziren. Horren guztiaren erdian dago nire protagonista. Emakumea da bera, eta alargun gelditu ostean, txaluparen kargua hartzen du, honek suposatzen duen guztiarekin. Bera da lehorreko arduraduna, hortaz, gizon guztiei agintzen diena. Testuinguru horretan kokatzen da nire proiektua”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.