Tabernari eta dendarientzako euskara ikastaroak eskainiko ditu Lekeitioko Udalak
Lekeitioko Udalak ikastaroaren 100%a finantzatuko du. Izena emateko azken eguna urriaren 11 izango da.
Lekeitioko Udalak herriko tabernari eta dendarientzako euskara ikastaroa eskainiko du, 100%ean finantzatuta. Ikastaroa Lekeitioko AEK-n emango dute, eta astean bi saio izango dira; ordutegia parte hartzaileen beharretara egokitutakoa izango da, denen artean adostuta. Hala, ikastaroaren helburua komertzio eta tabernarien euren zerbitzua euskaraz emateko gaitasuna lortzea da. Izena emateko azken eguna urriaren 11 izango da agoikoetxea@lekeitio.eus helbide elektronikora idatziz; hala ere, aurerrago ere izena emateko aukera egongo da.