Iruñeko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte eskualdean
Berriatuan, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan gaur [urriak 11] egingo dituzte elkarretaratzeak.
Iruñeko udaltzaingoak eguazten [urriak 9] goizaldean gizonezko bat atxilotu zuen arma zuri batekin Kayle Villar Pons 20 urteko emakumea hiltzea egotzita. Poliziak jakinarazi duenez, Arrotxapea auzoko etxabe batean Villar labankada hiltzea egotzi diote 27 urteko gizonari, eta atzo [urriak 10] kartzelan sartzea agindu zuen Iruñeko guardiako epaitegiak.
Iruñeko erailketa matxista salatzeko asmoz, atzo [urriak 10] Lea-Artibaiko Itaiak deituta elkartu ziren eskualdeko hainbat biztanle Ondarroan. Gaur [urriak 11], aldiz, Lea-Artibai eta Mutrikuko beste hainbat talde feminista eta udalek deitu dituzte elkarretaratzeak. Zehazki, Berriatuan, Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan egingo dituzte elkarretaratzeak.
- Berriatua. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, gaur [urriak 11], 19:00etan, herriko plazan.
- Lekeitio. Potxuak Martxanek deituta, gaur [urriak 11], 19:00etan, Eskolapean.
- Mutriku. EMAk deituta, gaur [urriak 11], 18:30ean, Goiko Plazan.
- Markina-Xemein. Morelarre talde feministak deituta, gaur [urriak 11], 20:00etan, Goiko Portalean.
- Ondarroa. Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak eta Ondarroako Udalak deituta, gaur [urriak 11], 19:00etan, Alamedan.