Zabala eta Erkiagaren taldeak, Bullet Teams Serieseko finalean
Zapatuan [urriak 12] Markina-Xemeingo Uni frontoiak hartuko du final handia. Sarrerak salgai daude online eta egunean bertan.
Zabala eta Erkiagaren taldeak elkarren aurka arituko dira Bullet Teams Serieseko finalean, zapatuan [urriak 12], Markina-Xemeingo Uni frontoian. Karbono eta aluminio zuntzezko saskiagaz jokatzen den eta streaming bidez ematen den zesta punta erdi-profesional mistoko lehen liga da.
Maiatzaren 26an Bilboko Club Deportivon hasi zen eta Biarritz, Iruñea eta Zumaiako frontoian aritu dira. Sei talde izan dira, puntista profesionalez gidatuta, eta zirkuitu profesionalera jauzi egiteko gogoz dauden sei neska eta mutil amateurrek osatuta. Askok zesta-puntaren Kings League ezizenez ezagutzen dute.
Jon Zabalaren talde gorria eta Erkiagararen talde arrosa arituko dira nor baino nor gehiago, hurrengo lehiekin: Arai-Naroa/Elaia-Maialen, Salegi-Bixente/Urreisti-Manci eta Antxon-Danel/Zelaia-Ekhi. Unik 16:00etan irekiko ditu ateak, eta sarrerak 5 eurotan daude salgai online. Gero, zapatuan bertan erosi daitezke leihatilan, 8 eurotan. Djsek eguna girotuko du eta lunch bat ere egongo da.
Lehiaketa berritzaile honen ideia Jon Zabala “Bullet” Markina-Xemeingo puntista profesionalarena izan zen, “zesta-punta belaunaldi berrien artean bultzatu eta berpizten laguntzeko”. Iñigo Kaltzakortak zurezko eta zumezko xistera tradizionalen alternatiba gisa diseinatutako karbono- eta aluminio-zuntzezko xistera probatzen duen lehen lehiaketa da.
Julen del Rio atzelari gasteiztarra, Aritz Erkiaga aurrelari bizkaitarra, Jean Olharan aurrelari frantziarra, Xabier Barandika Gernikako aurrelaria eta Diego Beaskoetxea aurrelaria izan dira parte hartu duten beste taldeetako kapitainak. Horrez gain, bestelako influencerrek sare sozialen bidez jarraipena eta hedapena eman diote txapelketari: Seleta, David Seco, Lur Errekondo edota Ainhoa Etxebarriak,