Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Aulestiko III. Gabon Azokan izena emateko epea zabalik dago

Azaroaren 30ean egingo dute III. Gabon Azoka Aulestin. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 20ra arte.

Garazi Burgoa Aldarondo
Aulesti
2024/10/14

Azaroaren 30ean artisau eta ekoizleen plaza bihurtuko da Aulestiko frontoia. Izan ere, hirugarrenez antolatuko du udalak Gabon Azoka, “artisau eta ekoizleek lantzen duten produktuei garrantzia aitortu eta herritarrengana hurbildu, Gabonetako kontsumoa kalitatezko produktuetara bideratu eta bertoko artisau eta ekoizleei bultzada emateko” helburuagaz. Urriaren 20ra arte egongo da eskaria egiteko epea zabalik. 

Parte hartzeko bete beharreko baldintzei dagokienez, lau zehaztu ditu udalak: “Salgai jartzen diren produktuak norberak ekoiztuak izan behar dira, eta ez da birsalmentarik onartuko. Horrez gain, postua jarri nahi dutenek eskaera orria bete beharko dute, eta elikagaien salmenta egiten duten ekoizleen kasuan, Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egon beharko da eta elikagaiak maneiatzeko karneta aurkeztu beharko da”. Herriko irabazi asmorik gabeko erakundeentzat ere tokia egongo dela zehatu dute, “egun horretako jardunetik jasotzen duten diruaren helburua herrigintza bultzatzeko izanik”. Udalak esleituko ditu postuak, “irizpideak kontuan hartuta eta lekuaren arabera”. 

Urriaren 7tik 20ra bitarteko epean egin beharko da baimena eskatzeko eskaria, Aulestiko Udaleko webgunean egin daiteke modu digitalean, edo baita, eskaera orriaren bidez; Aulestiko Udalean entregatuta, 9:00etatik 14:00etara bitartean edo posta bidez bidalita administraria@aulesti.eus helbidera. Bertan, 16 posturentzako lekua egongo dela eta parte hartzaileek ez dutela lekuaren erabilera tasarik ordaindu beharko adierazi du Aulestiko Udalak. 

Prozedurari dagokionez, behin eskakizunak jasota, udalaren eskumena daukan organoak erabakiko du baimena eman edo ukatu, eta ebazpena idatziz komunikatuko zaie interesatuei. Ebazpena aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Kontrakoa izanez gero, eskaeraren balorazioan hartutako erabakiaren azalpena emango da. Aldekoa bada, azokaren inguruko informazioa emango da: kokapena eta instalakuntzaren ezaugarriak, salmenta egin ahal izateko eguna eta ordutegia, baimenaren iraupena eta bete beharreko baldintzak. 

Kalitatezko produktuak eta barietatea lortzeko asmoz, lehentasunak markatuko ditu Aulestiko Udalak eta “produktu mota berdinerako puntuazio berbera lortuz gero, postu horien artean zozketa bidez esleituko litzateke baimena”. Horrela banatuko da puntuazioa: 

  •  Herriko artisau/ekoizlea izatea: 10 puntu.
  • Produktu ekologikoa: 5 puntu.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko kalitateko marka babestuak
    (Eusko label, Idiazabal, Jatorri deitura, Bizkaiko Txakolina jatorri
    deitura, Euskal baserri…): 5 puntu bakoitzeko, gehienez 15.
  • Titularra emakume baserritarra izatea: 5 puntu.
  • Produktuak garraiatzeko ibilgailu elektriko edo hibridoa erabiltzea:
    2,5 puntu.
  • Jasangarritasuna eta kutsadura ekiditeko helburuarekin, ekimena
    egingo den puntutik produktuaren jatorria daukan zentrorainoko
    kilometro bakoitzeko distantziagatik (beti ere errepide-saretik
    neurtua): minus 0,1 puntu. Gehienez 10 puntu kendu daitezkeelarik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.