'Bakardade ikusezina' erakusketa Ispasterrera heldu da
Erakusketa BBKren Herriz Herri programaren barruan kokatzen da, eta isolamendu horri aurre egiteko lotura komunitario eta familiarrak indartzearen garrantziaz hausnartzeko gonbita egiten die bisitariei.
Bakardade ikusezina erakusketa ikusteko aukera izango dute ispastertarrek aste honetan, Iñigo Egiluz aretoan. Eguazten, barikua eta zapatuan 18:30etik 19:30era egongo da ikusgai, eguenean 17:00etatik aurrera eta domekan 12:30etik 13:30era. Erakusketa BBKren Herriz Herri programaren barruan kokatzen da, eta isolamendu horri aurre egiteko lotura komunitario eta familiarrak indartzearen garrantziaz hausnartzeko gonbita egiten die bisitariei, Ruben Orozco artista mexikarraren Mercedesen eskultura hiperrealistaren bidez.
Invisible Soledad erakusketa Ispasterteera iritsi da, “adineko pertsona askok aurre egin behar dioten nahi gabeko bakardadearen problematikaren inguruan komunitatea sentsibilizatzeko helburuagaz“. Mercedes, Invisible soledad filmeko protagonistak, banku batean eserita dagoen adineko emakume bat irudikatzen du: bakarrik, serio eta triste.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) uste du bakardadea XXI. mendeko epidemia izango dela: historian lehen aldiz, biztanle gehienek 60 urteko edo gehiagoko bizi-itxaropena dute. 2050erako 2.000 milioi pertsona inguru egongo dira adin-tarte horretan, eta nahi gabeko bakardadea da gizarte zaharkitu honek aurre egin beharreko erronketako bat. Nahi ez den isolamenduak ondorio negatiboak ditu osasunean, eta heriotza goiztiarrarekin lotuta dago. Arazo horren ondorioak maila fisiologikoan, emozionalean eta sozialean gertatzen dira, eta askotan etsaitasuna, erresumina, depresioa, tristura eta antsietatea eragiten dituzte.