Artzainak eta txakurrak, asteburuan abilezia neurtzeko prest
II. Artzain Txakur Txapelketa lehiatuko dute datorren domekan [urriak 20], kiroldegi alboko landan.
Markina-Xemeingo kiroldegiaren aldameneko belardia punta-puntako artzain txakur lehiaketaren kokaleku bihurtuko da datorren domekan [urriak 20]. 11:00etan hasita, II. Artzain Txakur Txapelketa lehiatuko dute. Hala artzainak, nola txakurrak zein baino zein gehiago ariko dira, txapela zeinek poltsikoratuko.
Guztira, zortzi parte hartzaileko zerrenda aurreratu dute antolatzaileek, eta iragarri dute Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotatik bertaratuko direla partaideak: Bittor Goikoetxea eta Pupy (Galdakao); Mikel Pagazartundua eta Lay (Lemoa); Igor Elordi eta Lagun (Barinaga); Manuel Gorriti eta Izar (Aizarnazabal); Peio Segurola eta Lur (Matxinbenta); Juan Miura eta Luk (Heleta); Markel Hualde eta Sua (Aldude); azkenik, Xabier GastaƱaga eta Sandy (Antzuola).