'Euskal Herriko Greba Feministak' liburua aurkeztuko du Uma Ulaziak
Eguenean [urriak 17] aurkeztuko du liburua Donostiako Kaxilda liburu dendan, 11:30ean.

Lisipe bildumaren hamabosgarren saiaketa argitaratuko du Susa argitaletxeak: Euskal Herriko Greba Feministak. Diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik. Uma Ulazia Zubeldia mutrikuarraren lana da honakoa, eta bihar [urriak 17] aurkeztuko du liburua Donostiako Kaxilda liburu dendan, 11:30ean.
Euskal Herriko Greba Feministak izango ditu aztergai saiakerak, hauetan norabidea zehazteko ibilitako dosierren analisia eginez, “sexua, zaintza eta estatua hizpide izanik”. Diskurtsoak errealitatea sortzen duen heinean, diskurtsoaren gaineko kontrola boterea dela dio Ulaziak, “horregatik, liburuak hitzak bere inpaktu politikoekin lotuko ditu. Diskurtso feminista fintzeko gakoak biltzeko asmoan eta barne eztabaida politikoak hauspotzeko helburuz dago egina. Militante gisa, guretik eta guretzat idatzia”. Izan ere, Euskal Herriko Gazte Feministen sareko militatea da idazlea.
“Menderatzaileek zentzu komunaz dihardute. Baina guk ondo dakigu hizkuntza hegemonikoa erabiltzen dituzten indarkeria-estrategien parte dela. Ez dute lortuko kontzeptuen eraldaketa politikoa gelditzerik. Kategoria propioekin hitz egitea debekatzerik. Jarrai dezala botere lehiak”, dio Uma Ulaziak bihar aurkeztuko duen liburuaren laburpenean.