Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Denetariko ekintzak dakartza Markina-Xemeingo Mendi Asteak

Eguenean [urriak 24] hasi eta domekara [urriak 27] bitarte mendiazaletasunarekin lotutako hainbat ekitza antolatu dituzte Markina-Xemeingo Udalak eta Artibai Mendigoizale Taldeak, Leaktibai, Antsotegi Hotela eta Opelaren babesagaz.

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2024/10/21

Urteak pasa ahala gero eta finkatuago dagoen ekimena da Markina-Xemeingo Mendi Astea. Hala, Markina-Xemeingo Udalak eta Artibai Mendigoizale Taldeak urriaren 24tik 27ra antolatu dituzte ekintzak, Leaktibai, Antsotegi Hotela eta Opelaren babesagaz.

Antolatzaileak urtero saiatzen dira “denetariko ekintzak” antolatzen, eta aurtengoan ere ez da gutxiagorako izan. Eguenean [urriak 24] emango diote hasiera Mendi Asteari, Ekaitz Maizen Amaiurko bidea dokumentalaren proiekzioagaz. 19:00etan Antsotegi Hotelera gerturatzeko deia egin dute antolatzaileek, Maizen eta haren taldearen bizipenak ezagutzeko: “Euskal alpinista talde bat Ladakh ingurura (Indiako Himalayara) eskalatzeko pareta eta mendi berrien bila joan zen. Amaiurko bidean filmak espedizio haren nondik norakoak azaltzen ditu, bizitako esperientzia eta emozioen bitartez”.

Barikuan [urriak 25], aldiz, liburu aurkezpena egingo dute kultur aretoan: Ioritz Gonzalez azkoitiarrak itzulitako Zain dezagun mendia liburua izango dute hizpide, 18:30etik aurrera. Reinhold Messner idazlearen dibulgazio lana da azkoitiarrak itzuli duena, eta Gozalezek azaldu duenaren arabera, Messnerrek bere ustez mendia zer egoeratan dagoen kontatzen du.

2024ko Markina-Xemeingo Mendi Astearen aurkezpena.

Antolatzaileak, Mendi Astearen aurkezpenean.

Besteen bizipenak ikusi eta entzutetik, lehen pertsonan bizitzera pasako dira markina-xemeindarrak. Izan ere, zapatuan [urriak 26] eskalada irteera egingo dute Urregaraira; toki mugatuak daude, eta izena eman edo informazio gehiago nahi dutenek leaktibai@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezakete. Antolatzaileek azaldu dutenez, auzolan moduan planteatu nahi izan dute eskalada irteera. Hala, Urregaraira iritsi orduko, auzolanean garbituko dute ingurua, eta ostean, eskalatzeko aukera egongo da.

Umeek ere edukiko dute zer egina Mendi Astean, izan ere, domekan [urriak 27] gehienbat eurei zuzendutako orientazio ibilaldia egongo da. 10:00etan arkupe ingurutik hasita, zortzi kilometroko pista jolasean murgilduko dira hala nahi dutenek. Azken urteetan jende ugarik parte hartu du orientazio ibilaldian, eta aurten ere hala izatea gustatuko litzaieke antolatzaileei; boligrafoa eroateko eskatu dute, eta baita, Alpinoko kamiseta daukatenek hura eroateko ere.

Mendi Tour ikusteko aukera. Mendi Asteari amaiera emateko Mendi Tour zinema jaialdi ibiltaria helduko da Markina-Xemeinera: urte osoko ibilbidea osatzen dute BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema jaialdiko azken edizioko pelikula onenekin. Hala, domekan [urriak 27] 18:30etik aurrera 2023ko bost lanik onenak ikusi ahalko dira Esperantza aretoan. Sarrerak salgai daude bost euroren truke udaleko harrerako makinan urriaren 26ra arte, edo sarrerarik geldituko balitz, egunean bertan Esperantza aretoan.

Egitaraua.

  • Urriak 24, eguena.
    • 19:00. Ekaitz Maizen Amaiurko bidea dokumentalaren proiekzioa, Antsotegi Hotelean.
  • Urriak 25, barikua.
    • 18:30. Ioritz Gonzalezek itzulitako Zain dezagun mendia liburuaren aurkezpena, kultur aretoan.
  • Urriak 26, zapatua.
    • 09:00. Eskalada irteera Urregaraira. Izen-ematea: lekatibai@gmail.com.
  • Urriak 27, domeka.
    • 10:00. Zortzi kilometroko orientazio proba, arkupe aurrean hasita. Oharra: Daukanak Alpinoko kamiseta eta boligrafoa eroateko eskatu dute.
    • 18:00. Mendi Tour zinema jaialdi ibiltariko filmen proiekzioa, Esperantza aretoan: Pass it on: Tami Knight, Rope, La Senda no Marcada, Crying Glacier eta La Gara. Sarrerak bost euroren truke eros daitezke udaleko harrerako makinan edo egunean bertan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.