'Osasun mentalaren prebentzioa kirolean' hitzaldia egongo da Markina-Xemeinen
Eguaztenean [urriak 23], 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan izango da hitzaldia.
Markina-Xemeingo Udalak antolatuta, Iker Ajuriagerra kirol aholkulariak Osasun mentalaren prebentzioa kiroleanĀ hitzaldia emango du eguaztenean [urriak 23] Markina-Xemeinen. 18:30ean udaletxeko osoko bilkura aretoan izango da hitzaldia, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek: “Kirolariei, kirol taldeei, entrenatzaileei, Eskola Kiroleko umeen gurasoei eta kirol arloan dabiltzan bestelako norbanakoei zuzendutako hitzaldia da”.
Hala, osasun mentala prebenitzeko atzeman daitezkeen jarrera eta jokaerak identifikatzeko gakoak emango dira. Nahitaezkoa ez den arren, aurrez izena emateko gomendatu du udalak, euren sare sozialetan zabaldu duten galdetegiaren bitartez.