Ainhoa Perez Olabarriak eskuratu du XIII. Nanoipuin Lehiaketako lehenengo saria
Ainhoa Perez Olabarria ondarrutarrak irabazi du Nanoipuin lehiaketako lehenengo saria, Julen Zelaia Markuerkiagak bigarrena, eta Mikel Entziondo Txakartegik hirugarrena. Urriaren 24an [eguaztena] egin zuten sari banaketa, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jaialdiaren baitan. 400 euroko saria irabazi du Perezek, 200 eurokoa Zelaiak, eta 100 eurokoa Entziondok. Ondarroako Udaletik zorion mezuak bidali dizkie irabazleei: “Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!”