Paule Garcia de Andoainek, emakumezkoetan, eta Mikel Goitisolok, gizonezkoetan, irabazi dute lasterketa gaur [azaroak 1]. 193 lagunek hartu dute parte.
Herri askotan eguenean [urriak 31] ospatu dute, baina beste askotan asteburura arte luzatuko dituzte Gau Beltzeko ekintzak.
Ondarroatik Auserd wilayara bidaiatuko dute azaroaren 29tik abenduaren 7ra bitartean, bertan hasitako proiektuei jarraipena emateko helburuagaz. Tartean, Eneko Bedialauneta Yaalah Elkarteko kidea eta Irina Alkorta Ondarroako Udaleko alkateordea egongo dira. Hain zuzen ere, Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko Elkarteak gonbidatuta egingo du bidaia hori udal ordezkaritzak.