Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal Herria eta Sahara, bi herri borrokan

Ondarroatik Auserd wilayara bidaiatuko dute azaroaren 29tik abenduaren 7ra bitartean, bertan hasitako proiektuei jarraipena emateko helburuagaz. Tartean, Eneko Bedialauneta Yaalah Elkarteko kidea eta Irina Alkorta Ondarroako Udaleko alkateordea egongo dira. Hain zuzen ere, Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko Elkarteak gonbidatuta egingo du bidaia hori udal ordezkaritzak.

2022ko abenduan inauguratu zuten emakumeen etxea.. Argazkia: Yaalah Elkartea.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2024/11/01

Historia luzeko herrialdeak dira Mendebaldeko Sahara eta Euskal Herria, eta beraien arteko harreman instituzionalek zein sozialek sare oso bat osatzen dute, urteekin, hariak josiz, indartzen joan dena. Bir Ganduz proiektuaren barnean, 2018ko abenduan egin zuen Ondarroako Yaalah Elkarteak Algeriako saharar errefuixatuen kanpalekuetarako lehen bidaia, eta, ordutik, zenbait proiektu eraman dituzte aurrera, sahararrekin elkarlanean. Aurten, hemeretzi lagunek bidaiatuko dute Ondarroatik saharar kanpamentuetara. 

2017. urtean sortu zen Yaalah Elkartea, saharar herriarekin harremana zeukaten herritarrak batu, eta antolatzeko beharrak bultzatuta. Hiru ildo zehaztu zituzten bide orri gisa, betiere helburu zehatz eta argiarekin: saharar herriko gatazka politikoa ikustaraztea. «Bir Ganduz Dairan Yaalah Elkarteak martxan duen proiektuei jarraipena ematea izango litzateke zehaztutako lehen ardatza, bigarrena Oporrak Bakean egitasmoa, eta hirugarrena Euskal Herriko Karabanaren janari bilketa»,  adierazi du Eneko Bedialauneta Yaalah Elkarteko kideak.

Bizkai, Araba eta Gipuzkoan Fronte Polisarioak duen ordezkaritzak urte luzez antolatzen ditu 1975etik Algeriako Tinduf zonaldean kokatuta dauden saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiak. Bidaia horien helburua da saharar herriaren alde Euskal Herrian urte luzez errotuta dauden mugimenduak zuzeneko elkartasun aktibo gauzatzea ahalbidetzea. Aurten, azaroaren 29an ekingo diote bidaiari, eta horren helburuak azpimarratu ditu Bedialaunetak: «Kanpamentuetan martxan dauden garapen proiektu ezberdinak abian jartzea edo jarraipena ematea da lehenengo helburua eta, horrekin batera, Oporrak Bakean egitasmoari esker, Euskal Herrira uda pasatzera etortzen diren umeei bisita egitea, beraien familiekin egoteko. Horrez gain, euskal erakundeetatik saharar erakundeekin harremanak egitea ere beharrezkoa da, eta egindakoak sendotzea». 

Argazkia: Yaalah Elkartea.

Aurten, Ondarroako Udalak ordezkaria izango du bidaia horretan. Izan ere, Irina Alkorta alkateordea ere bidaiaren parte izango da: «Saharako Emakumeen Batasun Nazionalari (SEBN) laguntzeko euskal sarea 2005ean sortu zen, eta 2008tik sarearen parte da Ondarroako Udala. Berdintasun arlotik egin zen proposamena, eta Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen ardatz estrategikoen barruan kokatu genuen partaidetza. Erakundea indartu eta ahalduntzea da helburua, baita gizartea feminismoaren eta elkartasunaren baitan sentsibilizatzea ere». Bi ardatz paralelotan banatutako programak aurrera eramaten ditu erakundeak: bata Euskal Herrian garatzen diren proiektuetan datza, eta bestea Saharako kanpamenduetan aurrera eramaten diren proiektuetan oinarrituta dago. «Bertan garatzen diren proiektuetako bat da wilaya –kanpamentu– desberdinetan emakumeen etxeak sortzea. Esate baterako, Euskal Sareak Smarako Emakumearen Etxearen eraikuntzan lagundu zuen, eta 2005eko abenduan inauguratu zuten. Etxeak eraikitzeaz gain, wilaya bakoitzeko emakumeen etxe guztien kudeaketan, ekipamenduen horniduran eta prestakuntzan zien jardueren antolaketan ere arduratzen da SEBN».

Fronte Polisarioa eratu eta urtebetera sortu zuten Saharako Emakumeen Batasun Nazionala, eta aurten 50 urte beteko ditu erakundeak. Horren harira, Saharan egingo den ekitaldirako gonbita jaso zuen Ondarroako Udalak: «Pozik hartu genuen gonbidapena. Sarearen dinamika berpizteaz gain, SEBNrekin etorkizunera begirako elkarlanerako ildoak adosteko  aukera ezinhobea da. Eta urteurren ospakizunean parte hartzeaz gain, sarearen ibilbideari erreparatzeko eta etorkizunerako estrategia eta erronkak identifikatzeko aukera ona izan daiteke». Sarearen bitartez, Euskal Herriko, kanpamentuetako eta lurralde okupatuetako emakumeen artean harremanak sortu direla aipatu du Alkortak: «Batzen gaituzten zenbait zapalkuntza daude, betiere guk gure pribilegioak kontuan izanda. Baina patriarkatua hor daukagu, aurrean. Beraz, bultzatu beharreko elkartasun eredua aldebikoa izan behar da, patriarkatuaren izaera unibertsala ulertzeko eta honi aurre egiteko estrategia komunak bilatzeko».

Emakumeen etxea. Yaalah Elkartea parte den Bir Ganduz proiektuaren barnean ere, emakumeen etxea sortzea izan zen zehaztutako ekintza nagusietako bat: «Yaalah Auserd wilayako Bir Danduz Dairarekin dago ahizpatuta. Elkartea sortu zenetik, hainbatetan bertaratu gara, bertako erakunde eta agintariekin harreman estuak eginez. Proiektua martxan jarri genuenean, bertako ordezkari eta norbanakoekin egindako bileretan, emakumeen etxe baten beharra azpimarratu zen, emakumeek beraien espazio propioa izateko. Izan ere, urte batzuk atzerago eduki zuten emakumeak elkartu, formatu eta aisialdirako espazioa, baina denborarekin eta euriteekin, eraikina hondatzen joan zen, eraitsi beharra izan zuten arte. Beraz, Bir Ganduz proiektuaren ardatzik esanguratsuenetako bat emakumeen etxea berregitea zela onartu zen aho batez». Horretarako, finantziazioa lortzeko lan gogorrari ekin zioten, eta Ondarroako Udalaren laguntzagaz, eta Yaalah Elkarteak urtean zehar egindako ekimenetatik, aletxoa jartzea lortu zuten. Bi herrialdeetako lanaren ondorioz, 2022. urteko abenduan inauguratu zuten eraikina. 

Eneko Bedialauneta: Moduak asmatu behar ditugu, Saharako gatazka politikoa Euskal Herritik azaleratzeko.

Borroka etengabea. Beraz, azaroaren 29an hasiko duten bidaia aurretiaz sortutako harreman sozial zein instituzionalaren jarraipena izango da, betiere, Euskal Herriak eta Saharak bizi duten gatazka politikoa bistaratzea helburu izanik: «Argi eduki behar dugu saharar gatazka ez dela arazo humanitario bat, askotan nahastu egiten dugu eta. Saharar gatazka politikoa da, bere gordintasun guztian. Okupaziopean bizi dira, eta 50 urte hauetan nazioarteko erakundeek ahaztuta izan duten errealitate bat da. Sahararrekin harremana izateak, askotan, errealitatea distortsionatzea errazten du, eta gatazka modu humanitariotik bizitzea. Baina ekinbidea politikoa izan behar da, eta Euskal Herritik gatazka politikoa azaleratzeko moduak asmatu behar ditugu. Alde batetik, erantzuleak diren Espainiako gobernua eta erakunde desberdinei presioa eginez, eta, bestalde, kaleak elkartasun eta aldarriz betez eta herritarrei gatazka politikoaren berri emanez. Sahara eta Euskal Herria hiru estaturen menpe dauden bi herri dira, borroka etengabean dabiltzanak».

Irina Alkorta: Patriarkatuaren izaera unibertsala ulertu, eta estrategia komunak bilatu behar ditugu

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.