Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bost emanaldirekin dator Antzerkiaz Blai! egitasmoa

Sarrerak eskuragarri egongo dira azaroaren 7tik [eguena] aurrera, Turismo Bulegoan eta Mutrikuko Udalaren web orrian.

2023ko Antzerkiaz Blai! egistamoa. Akelarre Antzerki Taldearen emanaldia. Argazkia: Akelarre Antzerki Taldea.
Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2024/11/05

Aurten ere, egitarau biribilarekin dator Mutrikuko Udalak antolatutako Antzerkiaz Blai! egitasmoa, eta guztira, bost hitzordu zehaztu dituzte datozen asteetarako, azaroan hiru, eta abenduan, ostera, bi. Saio guztiak Zabiel Kultur Etxean egingo dira. 

Umeei zein nagusiei bideratutako emanaldiak izango dira, eta sarrerak eskuragarri egongo dira azaroaren 7tik [eguena] aurrera, Turiso Bulegoan eta Mutrikuko Udalaren web orrian. Akelarre Antzerki taldeak eskainitako saioak doan izango dira, eta gainerakoek prezio berdina izango dute: 3 euro. 

Azaroaren 9an [zapatua] ekingo diote egitasmoari, 18:00etan, herriko Akelarre Antzerki taldearen hiru antzezlan desberdinekin: Arratsaldero seiretan, Doktoreak, gure alabak senda ditzakezue? eta Roboten denda. 

Bigarren hitzordua azaroaren azaroaren 17an izango da, Anita Maravillas konpainiak Andereño antzezlana eskainiko du. Honakoa, umeei zuzendutako saioa izango da: “Anita Maravillasen zazpigarren lana da Andereño. Haurrentzako eta familientzako txotxongilo-ikuskizuna da, irakasle baten eta bere eskola txikiaren istorioa kontatzen duena, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskolarena, alegia”. Txotxongiloen estetika zaindua da antzezlanaren ezaugarrietako bat, “ezinbestekoa” baita konpainiarentzat: “Edertasunaren gaia funtsezko adierazpide gisa ulertzen du, mugimendua zainduz, bere bizitza-ilusio delikatua lortzeko”. 

Tartean Teatroaren Ai gure Juaneteak! ikuskizuna da azaroaren 24an [domeka] oholtzaratuko dena. Hitzak eta musika uztartzen dituen antzezlana da honakoa, eta Mikel Laboaren abestiak gaur egungo gizabere baten begiradatik plazaratzen ditu. “Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua aktorearenada, esatariarena. Baina aktorea ere musikari bihurtzen da tarteka. Musikaren eremua musikariena da. Baina musikariak ere ikuskizunaren parte dira, eta honenbestez, aktoreak”. Laboaren kantaren letren “berinterpretazioa” da, Patxo Telleria idazlearen ikuspuntutik; Hegazti errariak, Izarren hautsa, Bedeinkatua, Negu hurbila, Lili bat, Oi Pello Pello, Haika Mutil, Bada biga higa edo Ihes betea bezalako abestiez osatua. 

Abenduko eskaintzei dagokienez, Olagarrua izango da lehenengoa, Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola aktoreen eskutik. Abenduak 1ean egingo den saioa errua desagerrarazteko saiakera da, “gorputzetik, plazeretik eta fantasiatik”. Hiru emakume eta olagarro batek osatutako saio honen helburua erruekin amaitzea da: “Errudunak gara? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erruak askatu nahi ditugu?”. 

Egitasmoari hasiera emateaz gain, amaiera ere Akelarre Antzerki Taldearen eskutik joango da, abenduaren 14an [zapatua], 18:00etan. Eufrosina aztia, Ileapaindegia eta Azken entsegua izango dira eskainiko dituzten saioak. 

 

EGITARAUA

Azaroak 9, zapatua

  • 18:00. Arratsaldero seiretan, Doktoreak, gure alabak senda ditzazkezue? eta Roboten denda. Akelarre antzerki taldearen eskutik. Sarrera doan. 

Azaroak 17, domeka

  • 18:00. Andereño, Anita Maravillasen eskutik. Sarrera 3 euro. 

Azaroak 24, domeka

  • 18:00. Ai gure juaneteak, Tartean teatroaren eskutik. Sarrera 3 euro. 

Abenduak 1, domeka

  • 18:00. Olagarrua, Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriolaren eskutik. Sarrera 3 euro. 

Abenduak 14, zapatua

  • 18:00. Eurofosina aztia, Ileapaindegia eta Azken entsegua, Akelarre Antzerki Taldearen eskutik. Sarrera doan. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.