Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaIngurumena

Hondakinak gutxitu eta berrerabiltzeko jardunaldia egongo da Markina-Xemeinen

Hobeki Elkartearen urteroko jardunaldietako bat hartuko du Markina-Xemeinek barikuan [azaroak 8]. 09:00etatik 14:00etara hondakinen inguruan hausnartzeko bertoko nahiz Europako hainbat aditu ariko dira azalpenak ematen.

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2024/11/05

Azken aldian, hamaika hausnarketa egin dira hondakinen inguruan, eta horretarako hurrengo aukera barikuan [azaroak 8] egongo da Markina-Xemeinen. Hobeki Elkartearen eskutik, 09:00etan hasi eta 14:00etara bitarte hondakinen gutxitzeari eta berrerabiltzeari buruz ariko dira partaideak. Gorka Egia Hobeki Elkarteko koordinatzaileak azaldu duenez, batez ere udaletako ordezkariei begira egindako saioa izango da, baina interesa duen edonork parte hartu dezake. Presentzialki Lea-Artibai Mankomunitatean nahiz online Hobekiren Youtubeko kanalaren bidez jarraitu daiteke jardunaldia; izena eman behar da Hobekiren web orrian.

Egiak azaldu duenez, Hobekik Euskal Herriko hondakinen bilketa eredugarri eta jasangarria sustatzen du. Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte, eta horietako bat da barikuko jardunaldia. Egiak azaldu duenez, aurtengo gaia berrerabiltzea eta murriztea izango da: “Euskal Herrian, eta ia mundu osoan, hondakinen kudeaketa teilatutik hasi dugu. Gaur egun, hondakinen bilketen helburua da hondakinak sailkatuta jasotzea da, baina, sailkatzeko helburuaren aurretik, murriztu egin beharko genuke. Zer egin beharko genuke sailkatzera edo birzkilatzera bideratutako hondakin sistema batetik, murriztera eta berrerabiltzera begirako hondakin sistema bilketa bat antolatzeko? Galdera horri erantzungo diogu jardunaldian”.

Egiak argi adierazi du hondakinen kudeaketa ezin dela suntsitzetik hasi: “Suntsitzea azken aukera da, eta ezin gara hortik hasi. Lehenengo murriztu egin behar dugu, ondoren, berrerabilik, eta gero, sailkatu. Suntsitzera dedikatu gara urte askoan, eta orain birziklatzen ari gara. Baina, horren aurretik, murriztu eta berrerabili egin beharko genuke”. Hari horri tiraka, hainbat adituk hartuko dute hitza barikuan [azaroak 8].

[EGITARAUA]

Hori horrela, 09:00etan Joan Marc Simon Europa Zero Zaborreko koordinatzailearen txanda izango da. Hainbat galdera erantzungo ditu Simonek, esaterako, Europar legediak zer dioen murrizteari eta berrerabiltzeari buruz, eta zeintzuk diren norbanako bakoitzak dituen betebehar eta eskubideak. Era berean, murriztea eta berrerabiltzea “berme guztiekin” egiteko eta sustatzeko beharko liratezkeen legeak ere hizpide izango dituzte.

Jardunaldiaren bigarren zatirako Rosa Garcia joango da, Razero fundazioko zuzendaria eta Jasangarritasunean doktorea. Hala, Euskal Herrian berrerabiltzea ezartzeko beharko liratezkeenak aztertuko dituzte: “Gaur egun egiten duguna da, dendara joan, beirazko edukiontzia duen elikagairen bat erosi, eta kasurik onenean, beira birziklatzera bota. Orduan, beira urtuko dute, eta berriro ere edukiontzia egingo dute. Hori, zentzugabea da. Ze, beirazko edukiontzi hori jaso, garbitu eta berriro betetzeko eroango bagenu, hor ariko ginateke berrerabiltzen”. 

Ildo beretik, azpiegituren inguruan ere ariko dira. Alemaniako adibidea ekarri du mahai gainera Egiak: “Alemanian SDDR sistema dago martxan: plastikozko botilak deposito horietara eroan, eta botila bakoitzarengatik ordaindu egiten dute. Zer beharko genuke guk, esaterako, SDDR sistema hori hemen martxan ipintzeko? Euskal Herrian berrerabiltzea helburu duen sistema ezartzeko, zer egin beharko genuke?”.

“Ondorengo belaunaldiei dagozkien errekurtsorik gabe uzten ari gara, gu xahutzen ari garelako”

Jardunaldiko hirugarren eta azken zatian, aldiz, adibide praktikoei helduko diete. Hasteko, Alemaniako Tübingen hiriko Tobias Staufenberg udal teknikariak bertan hartu duten erabaki fiskalen inguruan hitz egingo du. Egiak azaldu duenez, Tübingengo Udalak zerga ipini die behin erabiltzen diren ontziei: “Esaterako, kafetegira joan eta eroateko eskatzen duzun edukiontzi horrek zerga bat dauka, eta, dezentekoa. Zerga ipini dute erabilera bakarreko ontzien erabilera murrizteko”.

Alemaniako adibidearen ostean, Austriara salto egingo dute. Markus Piringer Vienako konponketa sareko koordinatzailea eta ekonomia zirkularreko proiektu zuzendaria Vienako konponketa bonoen inguruan ariko da: “Gaur egun hemen garbigunera eroaten ditugun gauzak zatikatu egiten dira berrerabiltzeko. Vienan objetu horiek konpontzeko zentro bat dute, eta gobernuak bonoak ematen ditu konpontzera eroaten dutenei diruz laguntzeko”.

Ostean, Belgigako Zero Zabor haurreskolen inguruan ariko dira. Horretarako, Benedicte Hubinon Brusela Hiriko Eko-haurtzaindegien koordinatzailea gonbidatu dute. Egiak azaldu duenez, haurtzaindegietan hainbat irizpide ipini dituzte haurtzaindegien jarduna jasangarriago egiteko asmoz, denak ere, praktikan “nahiko erraz” ipini daitezkeenak. Horietako batzuk dira, esaterako, pixoihal edo botila berrerabilgarriak erabiltzea.

“Hondakinak errekurtsoak dira; ez da gaizki usaitzen duen edo balio ez duen zerbait, baizik eta errekuperatu eta berrerabili daitekeena”

Jarraian, Herrialde Katalanetara salto egin, eta Raquel Diaz Espigoladors Fundazioko zuzendaria ariko da janari katean xahuketa ekiditeko esku artean duten ekimenari buruz. Espigoladors Fundazioko kideek, esaterako, soroan batu barik geratzen diren aleak batzen dituzte, edo itsusiak diren frutekin mermeladak egiten dituzte.

Azkenik, Euskal Herriko eredu bat ekarriko dute. Ainara Atorrasagasti Hernaniko Udaleko Hirigintza Ingurumen eta Etxebizitza Zinegotzia eta Jone Notario Garbitaniako hezitzailea Zero Zabor Hozkailuen inguruan ariko dira. “Jangeletan sobera geratzen den janaria hartu, eta organikora bota beharrean, gorde eta kaleko hozkailu batean ipintzen dute, nahi duenak hartu eta jateko, doan. Horrekin, janaria botatzea ekiditen da. Sistema hau, eskoletako jangeletan ez ezik, egoitzetan, ospitaleetan eta janaria zaborretara botatzen den edozein tokitan ipini daiteke”.

Erronka, haratago. Egiak azaldu duenez, erronka hondakinak jasotzetik baino “askoz haratago” doa: “Askotan iruditzen zaigu hondakinak ateratzen ditugunean eta edukiontzira botatzen ditugunean arazoa amaitu dela, baina, hondakinen atzean dagoen erronka askoz haratago doa. Ondorengo belaunaldiei dagozkien errekurtsorik gabe uzten ari gara, gu xahutzen ari garelako”. Horregatik, hondakinek edukiontzietan amaitu aurretik hartu behar dela nerria dio: “Hondakinen kudeaketan beti dago zer egin. Eta, hondakinak errekurtsoak dira; ez da gaizki usaitzen duen edo balio ez duen zerbait, baizik eta errekuperatu eta berrerabili daitekeena“.

Hernaniko zero zabor hozkailua.

Hernaniko zero Zabor hozkailua.Hobeki elkartea

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.