Mendexako Udalak HITZA babesten jarraituko du
Mendexako Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak urtebeteko hitzarmena sinatu dute.
Mendexako Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak urtebeteko hitzarmena sinatu dute. Horrenbestez, Mendexako Udalak HITZA babesten jarraitzeko konpomisoa hartu du, eta urtetik urtera, bideratutako laguntza handiagoa izateko ahaleginak egingo dituela adierazi du. HITZAk eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartu izanagatik.