Martxan dago Etxebarriko San Andres jaietako kartel lehiaketa
Azaroaren 15a da lanak aurkezteko azken eguna.
San Andres jaiei irudia ipintzeko kartel lehiaketa ipini du martxan Etxebarriko Udalak. Teknika libreagaz, ume nahiz nagusiek parte hartu ahalko dute lehiaketan. Bi baldintza izango dira parte hartzeko bete beharko dituztenak: Etxebarrian erroldatuta egotea edo umeak Etxebarriko eskolan ibiltzea.
Hala, DIN A3 tamainako lanak aurkeztu beharko dira azaroaren 15a baino lehen. Lanak sinatu barik entregatu beharko dira Etxebarriko udaletxeko udal bulegoetan, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Lau sari banatuko dituzte, adinez banatuta: 0-5 urte bitartekoak, 6-9 urte bitartekoak, 10-16 urte bitartekoak eta nagusiak.
Gaineratu dutenez, zapatuan [azaroak 9], lanak jantokian egiteko aukera eskainiko dute Etxebarriko Guraso Elkarteko kideek, 17:30etik 19:30era.