Lekeitioko antzerki taldeak martitzenean egingo du hurrengo bilera
Martitzenean [azaroak 12], 17:30ean, Lekeitioko Azkue Ikastolako gela batean elkartuko dira. Parte hartu nahi duten denei bertaratzeko deia luzatu diete.
Lekeitio Lagunkoiako hainbat kideren gogoari jarraituz, herriko antzerki taldea sortu eta martxan ipintzeko lanean ari dira hainbat antzerkizale. Lekeitiarrak ez ezik, inguruko herrietako hainbatek ere parte hartu dute hasierako bileretan, eta oraindik ere gogoz dagoenak martitzenean [azaroak 12] izango du horretarako aukera. Izan ere, martitzenean, 17:30ean, Azkue Ikastolako gela batean elkartuko dira antzerkizaleak.
Gaur gaurkoz taldeko kide direnek azaldu dutenez, 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake: “Aktore moduan aritu nahi duen edonor etor daiteke. Esperientziak ez dutenak ere ongi etorriak dira. Lekeitioko edo alboko herrietako edonor esku zabalik hartuko dugu”. Hala, helburu argi bategaz elkartuko dira berriro ere: 2025. urtean antzerki emanaldi bat egitea. Astelehenean, gainera, Nerea Gartzia ondarrutarra egongo da bertan: “Zuzendari lanetan Nerea arituko da, proiektua aurrera eroateko”.