Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Martxan dago Mutrikuko Iñigo Andonegi Argazki Lehiaketa

Argazkiak aurkezteko azkenengo eguna azaroaren 24a [domeka] izango da.

Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2024/11/11

Aurten ere, Mutrikuko Udalak 2025. urteko egutegia osatzeko Iñigo Andonegi argazki lehiaketa jarri du martxan, eta zehaztu dutenez, lana aurkezteko azkenengo eguna azaroaren 24a [domeka] izango da. Parte hartu nahi duen edozein mutrikuarri bideratutako lehiaketa da honakoa, eta gaia, Mutrikuko altxorrak izango da: ondarea, natura, pertsonak, paisaia, ohiturak… Parte hartzaileek ondorengo galderari erantzun beharko diote, irudien bidez: “Zein da zuentzat Mutrikuk duen altxorrik preziatuena?”. 

Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, formatu digitalean, Mutrikuko Udaleko web orrian dagoen estekan. Horrez gain, parte hartzaileek norbere lanak aurkeztu ahal izango dituzte, eta originalak izan beharko dira, “ezin izango da beste pertsona baten argazkirik aurkeztu, ezta ere, beste lan original baten elementurik gehitu”. Argazkien ezaugarriei dagokionez, koloretan, zuri-beltzean, edo bestelakoetan ere aurkeztu daitezke, guztiak, horizontalean egon beharko dira, eta elementu gehigarririk ezin da erantsi (sinadura, ur markak…). Formatuari dagokionez, 21×29,7 zentimetroko neurria izango da gutxienekoa, eta berezimena, 300 ppp-koa. 

Epaimahaia udalak izendatutako bi adituk eta udaleko ordezkari batek osatuko dute, eta hamabi argazki aukeratu eta sarituko dituzte, argazki bakoitzak 90 euroko saria jasoko duelarik. Horrez gain, lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da, eta herritarrek, bozka bidez, argazki bat aukeratuko dute. Aukeratutako argazkia egutegiaren azala izango da, eta sarituak 90 euroko bonoa irabaziko du, BERTAN elkarteko dendetan erabiltzeko. Hala ere, erakusketa aretoan 70 argazki sartzen direla azpimarratu du Mutrikuko Udalak, eta aurkeztutako argazkien kopurua altuagoa bada, epaimahaiak egingo du aukeraketa. 

Mutrikuko Udaletik adierazi dutenez, lehiaketan parte hartzen dutenek, zehaztutako arauak onartu beharko dituzte aldez aurretik. “Aurkeztutako argazkiak, sariren baten irabazle izan edo ez, egilearen jabetzakoak izango dira, hala ere, udalak eskubidea izango du argazkiak agitaratzeko edota helburu komertzialik gabe erakusteko, beti ere, egilearen izena aipatuz”. Horrez gain, epaimahiaren erabakia aldaezina izango da, eta argazkiren batek indarrean dagoen araudia urratuz gero, antolatzaileek eskubidea izango dute lehiaketatik baztertzeko. 

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.