2024/11/11

Euskal Herriko 34. Hiru Txirlo Txapelketako laugarren jardunaldia, Ziortza-Bolibarren

Boni Plazak irabazi du Euskal Herriko 34. Hiru Txirlo Txapelketako laugarren jardunaldia

Plaza markina-xemeindarrak zazpi txirlogaz lortu zuen zapatuan [azaroak 9] Ziortza-Bolibarren jokatutako laugarren jardunaldia bereganatzea. Finala azaroaren 23an izango da, Markina-Xemeinen.

Martxan dago Mutrikuko Iñigo Andonegi Argazki Lehiaketa

Argazkiak aurkezteko azkenengo eguna azaroaren 24a [domeka] izango da.

Elkartasuna biderkatzeko deia egin du Errigorak

Errigorako komunitatea Ablitasen bildu zen zapatuan (azaroak 9) urteroko auzolan erraldoian, eta 'Euskarari Puzka' kanpainaren azken egunetan –eguenera arte egin daitezke eskaerak– elkartasuna biderkatzeko deia zabaldu zuen.

ROALeko langileen lehen lanuzte eguna

ROALeko langileek lehen lanuztea osatu dute

Gaur [azaroak 11] egin dute lehendabizikoa eta hurrengo bi egunetan ere jarraipena emango diete.

Altza burua Lekitto taldea

Umeek mugikorrekin duten harremanagaz arduratuta, Altza burua Lekitto taldea sortu dute

Taldea parte hartu nahi duten denentzat irekita dagoela adierazi dute. Mugikor propioa izateko adina atzeratzea da taldearen helburuetako bat.

Hobeki elkartearen jardunaldia

Udaletako ordezkariak eta eragile sozialak Hobekiren jardunaldian elkartu dira

Joan den barikuan [azaroak 8] Lea-Artibai Mankomunitateko areto nagusia bete zuten.

Bizkaia Irratia Amoroton.

Amorotoko gorabehera guztiak azaldu dituzte herritarrek Bizkaia Irratian

Herriz Herri saioan parte hartu dute hainbat herritarrek, tartean, Asier Arrizabalaga alkateak, Ibon Gabiola alkate ohiak, Ainhoa Ansorregi kultura zinegotziak, Iban Zabala kirolariak eta Amorotoko eskolako hainbat ikaslek.

herri garbiketa ispaster

Ispastertarrek ingurumenaren alde lan egin dute

Zapatuan [azaroak 9] eta domekan [azaroak 10] ekintzak egin dituzte herrian.

Pepetxo kobazulora irteera, Amoroto.

Pepetxo kobazuloko sekretuak ezagutu dituzte 80 amorotar inguruk

ADES Espeleologia Elkarteko kideekin irteera egin dute herritarrek; "oso pozgarria" izan da erakutsi duten interesa.

Gehiago