Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Amorotoko gorabehera guztiak azaldu dituzte herritarrek Bizkaia Irratian

Herriz Herri saioan parte hartu dute hainbat herritarrek, tartean, Asier Arrizabalaga alkateak, Ibon Gabiola alkate ohiak, Ainhoa Ansorregi kultura zinegotziak, Iban Zabala kirolariak eta Amorotoko eskolako hainbat ikaslek.

Bizkaia Irratia Amoroton.
Garaia Pagola Urriza
Amoroto
2024/11/11

Amorotoko herritarrek Bizkaia Irratiko esatarien bisita eduki zuten zapatuan [azaroak 9]. Herriz Herri irratsaioko Beñat Igarzagaz berbetan aritu ziren Asier Arrizabalaga gaur egungo alkatea, Ibon Gabiola alkate ohia, Ainhoa Ansorregi kultura zinegotzia, Iban Zabala eta Amorotoko eskolako hainbat kide: Intza, Maule, Anje, Ilargi, Udare eta Xanet.

Arrizabalagak eta Gabiolak hainbat gairen inguruan berba egin zuten. Elkarrizketagaz hasterako, hauteskundeek herrian zelan funtzionatzen zuten azaldu zuten. Ostean, herriko hainbat proiekturen inguruan aritu ziren, pilotalekuko eta osasun etxeko obren inguruan, besteak beste. Arrizabalagak adierazi zuenez, duela hamabi urte hasi zituzten frontoiko obrak, eta 2025ean beste fase batekin hasteko esperantza dute.

Euren ostean, Ainhoa Ansorregi Amorotoko kultura zinegotziak hartu zuen hitza, eta urteko kultur ekintzen nondik norakoak azaltzeagaz batera, herriko dantza taldearen inguruan ere aritu ziren: dantza taldeak herrian zenbat emanaldi eskaintzen dituen, eta zenbatek parte hartzen duten azaldu zuen.

Bizkaia Irratia Amoroton.

Jarraian Zabala kirolariaren txanda izan zen; pilota eta pala munduari buruz aritu zen. Herrian kirol horrek duen garrantzia azaltzeaz gain, berak parte hartzen duen txapelketen inguruan ere aritu ziren.

Amaitzeko, herriko txikienen txanda izan zen: “Umeek herriko eskola txikiaren funtzionamendua azaldu zuten, eta eurek eskolan ze esperientzia duten kontatu zuten. Egunerokotasunaren azalpenak eman zituzten”.

[ENTZUN IRRATSAIOA HEMEN]

Bizkaia Irratia Amoroton.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.