Aulestiko Udalak HITZA sostengatzen jarraituko du
Aulestiko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute.
Aulestiko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute. Horrenbestez, Aulestiko Udalak HITZA sostengatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du; agintaldi honetan herriko biztanle bakoitzeko 3 euroko diru laguntza emango du. HITZAk eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartu izanagatik.