Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizarteaKultura

Sancho El Sabio Vital Fundazioak Irene Galarraga mutrikuarraen lana saritu du

'Izena duena bada izenburupean. Euskal nortasuna, historia eta sinbologia Iratin' lanarekin Sancho El Vital Fundazioak antolatutako ikerketa lehiaketako saria irabazi du Irene Galarragak.

Argazkia: Sancho El Sabio Vital Fundazioa.
Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2024/11/13

Sancho El Sabio Vital Fundazioak antolatutako Unibertsitateko Ikerketa Lehiaketako saria irabazi du Irene Galarraga Arrieta mutrikuarrak, euskara idatzitako artikuluagatik. Izena duena bada izenburupean. Euskal nortasuna, historia eta sinbologia Irati-n (2022) izenburupean burututako lanean Paul Urkijoren Irati filma hartu abiapuntutzat Galarragak, euskal zinean euskal nortasuna zein ikurren bidez irudikatzen den aztertzeko. 

Komunikazio Gradua burutu ostean Historia Garaikideko masterra egin zuen Galarragak. master amaierako lanean ikasketa biak uztartzea helburu izanik, euskal zinea aztertzea erabaki zuen. “Ikurrak nazio kontzientzia eraikitzen laguntzen dutela abiapuntutzat hartuta, euskal nazionalismoa ez dela salbuespena ikertu nahi izan dut. Horren aurrean, Irati filma aukeratu nuen eta orain, doktoretza bat burutuko dut, bide horretatik jarraitu eta beste 18 pelikula aztertuta“.

Ikerketa burutzeko orduan, sinbologiari eta nortasunari erreparatuta eta helburua lortzeko bidean, galdera desberdinak erantzuten saiatu da autorea: “Zein sinbolo erabiltzen dira Iratin euskal nortasuna irudikatzeko? Zein da sinbolo horien tratamendua, nola irudikatzen da? Zein da sinbolo bakoitzaren erabilerak bidaltzen duen mezua, nola interpretatzen da?”. Galdera horiei erantzunez Galarragak ondorioztatu du Irati filma gaur egungo diskurtso gisa kontsideratu daitekeela: “Euskal mitologia babesteko eta zaintzeko aldarrikapena da. Ikurren eta mitologiako pertsonaien erabileraren bitartez, Paul Urkijok euskal mitologia zaintzean euskal izatea eta nortasuna eta mantendu egingo dela adierazi nahi du, eta aldi berean, natura zaintzearen aldeko aldarrikapena ere bada. Hau da, Naturari mina egitean, euskal mitologiari ere egiten dio, eta horrenbestez, euskal izaerari ere bai”.

Egilearen arabera, diskurtso hau ikurren bitartez plazaratzen da filmean, eta guztira, 13 ikur antzeman ditu: “Nafarroako erresuma da agertzen den sinboloetako bat, eta baita Iratiko basoa ere. Natura babesteko aldarria leku baten bidez irudikatzen da eta Iratiko basoa da toki hori. Eguzki-lorea ere behin eta berriz ageri da filmean, babes sinbolo gisa”. Eneko Aritza, Lauburua edo pertsonaia mitologikoak ere sinbolotzat identifikatu ditu Galarragak: “Pertsonaia mitologikoen artean garrantzitsuena Mari da, nola ez. Bera da euskal matriarkatua ordezkatzen duen sinboloa. Errepresentazio guztia da Mari, naturaren eta gure ama, hain zuzen. Pertsonaia mitologikoen eta hezur eta haragizkoen ama da, eta denon artean osatzen dugun familia irudikatzen du”. Folklorea irudikatzen duten ikurrak ere identifikatu ditu autoreak; abarkak, alboka eta txalaparta, esaterako. 

“Gaur egungo diskurtsotzat hartu daiteken filma da Irati. Ikerketa aurrera eramateko erabilitako metodologiari dagokionez, zinea iturri historiko bat dela esan genezake, nahiz eta historialari asko ez datozen bat baieztapen honekin. Pentsatzeko modu bat transmititu dezake, goi mailako kultur funtzio baitu. Publiko oso zabal batentzat egindako ikus entzunezko produktua da, eta jende masa zabala hartzen du”, adierazi du Irene Galarragak. 

Abenduko Sancho El Sabio Euskal Ikerketa Aldizkarian argitaratuko dute Irene Galarragaren artikulu saritua: “Ez nuen espero saria jasoko nuenik. Master amaierako laneko tutoreak bultzatuta aurkeztu nintzen lehiaketara, ekainean, eta urrian deitu zidaten, nire artikuluak saria irabazi zuela esateko”. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.