'Izena duena bada izenburupean. Euskal nortasuna, historia eta sinbologia Iratin' lanarekin Sancho El Vital Fundazioak antolatutako ikerketa lehiaketako saria irabazi du Irene Galarragak.
Hondamendiak eragindako kaltetuei laguntzeko asmoz, joan den aste amaieran eroan zuten bildutako materiala Valentziara Lekeitio, Ondarroa eta Mutrikuko herritarrek.
Endika Landa Goia abeltzainak gidatuko du asteleheneko [azaroak 18] Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatutako hitzaldia.
Ziortza-Bolibarko Udalak parte hartzearen balorazio ona egin du. Herritarren proposamenak jaso dituzte eta datorren urte hasieran aurkeztuko dute 2025eko aurrekontu proposamena.
Gure Esku-k Bagara izeneko 12 orduko bideo maratoia gizarteratuko du zapatuan (azaroak 16). Eragileek ondutako ikus-entzunezkoak Euskal Herriaren "aniztasuna" bistaratuko ditu. Ondarroa, Lekeitio eta Etxebarriko Bagara Guneetan taldean jarraitu ahalko dute maratoia herritarrek.
Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren Batzar Nagusiak 241 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako, eta horietatik 3,5 milioi euro Berriatua eta Ondarroako hornidurak bateratzeko eta 2,4 milioi euro Amorotoko eta Lekeitioko EUTk lotzeko erabiliko dira, besteak beste.
Aldunditik zehaztu dutenez, 200 ekintza baino gehiago egin dituzte Bizkaian, 4.000 parte hartzaile ingurugaz.
11:00etatik 13:00etara egingo dute itsas hondakinen bilketa Mutrikuko Ondarbeltz hondartzan, azaroaren 17an [domeka]. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute.
Azaroaren 20an, 09:30ean ipini dute hitzordua.