Udalak auzo batzarrak iragarri ditu
Munitibarko Udaletik aurreratu dutenaren arabera, azaroan zehar udalerriko auzuneetan batzarrak egingo dituzte herritarrekin, bakoitzean egon litezkeen beharrizanak, iradokizunak edota herritarren iritziak jasotze aldera. Hilabetea amaitu orduko, udal ordezkariak sei tokitan bilduko dira. Hilaren 16an, Aldakan, BerreƱon, Ganben eta Gerrikaitzen edukiko dituzte hitzorduak: Aldakaren kasuan, 10:00etan elkartuko dira, Santiago baselizan; BerreƱorenean, 12:00etan, autobus geltokiaren parean; Ganberenean, 16:00retan, eskolan; azkenik, Gerrikaizko bilera 18:00retan egingo dute, Bengolan.
Azaroaren 24an jarraituko du auzo batzarren udal egutegiak; Totorikaren eta Gerrika nahiz Urionaren txanda izango da. Totorika auzoko herritarrei dagokien batzarra 10:00retan izango da, pilotalekuaren aldamenean; Gerrika eta Urionakoa, aldiz, 12:00etan, Santa Luzia ermitan.