Giro "ederrean" igaro ziren Lehen Irrintzi Topaketak, Aulestin
Guztira hamalau lagun batu ziren, eta antolatzaileen arabera, belaunaldi berriengan irrintziarekiko interesa pizteko balio izan zuten topaketek. Ondoren, 'Erraiak: arbasoen oihartzuna' dokumentala proiektutatu zuten.
Lehenengo aldiz, Irrintzi Topaketak antolatu zituen Aulestiko Udalak barikuan [azaroak 15]. Guztira hamalau lagun batu ziren, eta Lorea Zarragoikoetxea, Ainara Ituiño eta Nerea Agirre herriko irrintzilariak izan ziren irrintzia botatzeko teknika eta aholkuak eman zituztenak. Antolatzaileen arabera “oso ondo” joan ziren topaketak, eta belaunaldi berriengan irrintziarekiko interesa pizteko balio izan zuela aipatu dute. Topaketen ondoren, Erraiak: arbasoen oihartzuna dokumentala proiektatu zuten.