Ondarroako Udalak HITZA babesten jarraituko du
Ondarroako Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak urtebeteko hitzarmena sinatu dute.
Ondarroako Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak urtebeteko hitzarmena sinatu dute. Horrenbestez, Ondarroako Udalak HITZA babesten jarraitzeko konpromisoa hartu du. HITZAK eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin, eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartu izanagatik.